Euskal militantiaren sindromia
Biharbada «militantiaren sindromia» esanda nahikua litzake, baina ezagutzen dittudazen kasuaren %100a euskaldunak izanda, ez naiz generalizatzera ausartzen.
Terapeuta fisikua naizen aldetik, korputzeko minak tratatzen jardun dot juan dan 12 urtian, baina denporiarekin harrittuta nabil Mediterraneo itsasua deskubritzen: gaitz fisikuak ezin dirala psikikuetatik bereiztu, eta kasu gehixenetan min fisiko hoiek kentzeko ahalegin guztiak kale egingo dabiela arlo emozionala landu ezian. Gauza ebidentia da, pentsatzen hasi ezkero: baina hain ebidentia izan arren, oso terapeuta gitxirek (izan konbentzional nahiz alternatibo) hartzen dogu kontutan egoera hau eguneroko lanian. Gauzak holan, zoom’a apur bat gehixago hurreratu eta euskal militantien gainian jarri nahiko neuke begixa.
Hausnarketa serixo bat egitteko gogua orain dala hile batzu etorri jatan, lagun maitte bat nere besuetan negarrez izan nebanian. Euskalgintzan aritzen zan lanian eta depresiño zuluaren ertzian zeguan, ansiedade eta nerbixuak jota. Bere kasua ez zan espeziala. Pentsatzen hasi ezkero laster etortzen jatazen burura antzerako egoeran dagozen pertsonak: billeratik billerara saltoka, militantzixia lanbide bihurtuta (eta beraz lan orduetan zein lanetik kanpo biharrian beti) eta norbere buruari zor jakon denporia lapurtzen: lotarako, deskargatzeko, ondo pasatzeko… Dana ideal bati emon bihar: aberrixa dala, hizkuntzia dala… eta norbera azkena beti. Ardura larregi hartzia ez da dohan baina: gero datoz depresiñuak, fibromialgixak, ansiedadiak Gauza guztietan modura, neurrixa topatu bihar. Bestela ez dago gauza onik: idealak porrot egingo dabe, osasunik bako burrukalarixak ezin dabelako lana bihar dan moduan egin; pertsoniak berak porrot egingo dau, goixan aittatutako min fisiko, ultzera, tumore eta kolore guztietako padezimenduekin. Lehenenego osasuna bermatzea komeni da: norbera zaintzeko, maitatzeko denporia gorde. Hori bermatuta dagoala, sobran geratzen dan astitik hartu behar dogu militantzixarako denporia.
Lehenengo atxekixak dantzudaz: «lan gitxiago egingo dogu», «aberrixak hori eta gehixago bihar dau», «bestela inork ez dau egingo». ¿Seguro? ¿Ze neurrittararte egingo dogu lan gitxiago? ¿Zeinek egiten dau lan gehixago, hiru urtian topera eta gero gaixotu egitten dana, ala 20 urtian lan gitxiago baina eten barik egitten dabenak? ¿Gure bizitzia eta osasunaren sakrifizixua bihar dabela aberrixak? ¿Eta zertarako balioko dezku guri aberrixak, gaixorik edo hilda gagozenian? ¿Guk ez ba dogu egitten inork ez dabela egingo? Baina guk egitten badogu beti, ¿zelan jakingo dogu ba ia beste inor egiteko prest dagoen?
Begiratu degigun gure ingurura: militantien artian stressa eta patologia psikosomatikuak ugariegixak diraz: depresioa, fibromialgixia, ansiedadia, arazo digestibuak, arnasekuak… Aberrixarendako ez ei da egoera larrixa baina: Euskal Herrixak badittu 7000 urte eta ez da akabatuko horrengaittik. Bere seme alabak bai, ordia. Baten jakitun batek neri esandakua ekarri nahiko neuke gogora: «Euskalherrira pakia ezingo juagu ekarri, bakoitza bere baittara pakia ekarri ezian». Ekialdeko kutsudun esaldi honetan laburbiltzen dira gure herri jator, gozo eta puta hontako ezinttasun guztiak, bai eta urtenbidiak be. «Pakia» berbiaren lekuan euskal militantiaren beste edozein amets jarriko bagendu (hizkuntzaren indartzia, askatasuna, burujabetzia, ekologismua, iraultza…) arrazonamentua antzerakua izango litzakelakuan nago. Baina gaur darabixadan gaixari heltziarren, zera esango genduke: «Gizartia hobetzeko nere ahaleginak porrotera doiaz nere osasuna zaintziaz ahaztu egiten banaiz«.
Goixan esandako gauza beretsuak baiña batuaz: Euskal militantearen sindromea izeneko artikulu honetan.
Oso gogoeta interesantea.
Etxakixat zein neurritan nazen ni militantia. Tokatzen jatazanak baino ordu gehixau sartzen ditxudala, dudarik ez, baina bastante gustoko gauzak egiten jitxuat, eta osasunaren aldetik arazorik ez, oraingoz.
Bakarrik espero juat gorputzak orain arte bezala aguantatzea, ze garbi jagok euskal kulturia ez dala egun batetik bestera «salbauko».
X.
Egia esan, asko identifikatu naz gogoetagaz. Ni gaixotu naz, ta antsiedadeaz nabil ta trankilizante puta (barkau berbeagatik) batzuekaz ia kapaza nazen lo iteko apurtxu bet. Bakit aldau behar nazela, bestela txarrau juengo da gauzea. Txarto pasten dozu takikardiak dekozuzanean ta burutik pasaten jatzunean beste zeozer dala nerbiuek baino.
Aldako naz, 23 urte eukinda holan ezin leikelako ibili.
Hausnarketan jota asmau dozu!
Joe, Oier, ze ona. Eskerrik asko.
Azken aldiyan pentsatzen nabil gizaki oron lehenengo betebeharra eta printzipala, bere burua zaintzia dala, ondo egotia. Beste gauza guztiyak atzetik datoz zuk aipatu dituzun arrazoik diala medio, bestiak beste.
Hala’re ezta erraza kontrako mezuak etengabe bidaltzeizkigun gizarte hontan nork bere buruan ongizatiai behar bezalako arreta jartzia. Ongizate emozionalai batez ere, oso gutxi baloratuta dao ta.
Baina saiatu ein bihar. Hortxe ziok erronka!!!!