Euskalki talking IV (mutrikuarrak saltaka)
Mutrikuarrekin biharrian hasi nintzanian, gauza batek asko txokau najinduan. Pertsona baten osasuna alde fisikotik baloratzen hastian, garrantzitsua izaten dok ia ze aktibidade fisiko egitten daben jakitzia. Kirolen bat egitten ete zeben galdetuta, korrientia zan: “Bai, saltaka ibiltzen nai”. Ez bat eta ez birek, jente askok gaiñera. Nere lehelengo momentuko pentsamenduak halakuak izan zittuan: “¿Saltaka? ¿Baiña hónek mutrikuarrok burutik eginda jagozak ala?” eta hala irudikatzen najittuan jente taldiak kiroldegi eta mendi bidietan, salto eta brinko, zoruan pare.
Gero enterau nintzuan, jakiña, “saltaka” antxitxiketan, korrikan, aringa-aringan ibiltzia esan gura dabela Mutrikun. Halan be, ezin juat galerazi lehelengo momentuko pentsamentu ha irribarrez gogoratzia (danak boing, boing, boing… hor zihar).
Deja un comentario.