Ez zaude atxilotuta, bajan baino (radixuan)

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutarekin tartea izan dugu eta bajan egoten garenean izan dezakegun sentsazioen inguruan mintzatu zaigu. Kontsultan askotan izaten ditugu bajan dauden eta etxetik atera nahi ez duten langileak. Izaten duten beldur nagusia, nonbait, horrelako zerbait entzutea da: «Begira alfer hori, tailerrera joan beharrean hor dabil paseoan» beharbada bajan daudenek ere horixe bera esan izan dutelako besteengatik lehenago?. Arazoa honakoa da: kasurik gehienetan irtetea komenigarria da osasun arazoa lehenbailehen sendatzeko prozesuaren parte garrantzitsu legez. Lan errepikakorrek edo luzaroan mantendutako posturek eragindako bajak direnean behintzat, bai. Banakako kasu batzuetan bajan daudenek etxean geldirik egoteko premia dute, baina horiek ere mugitzeko moduan izaten dira egun gutxiren buruan. Puntu horretatik aurrera, etxean geldirik egoteak kalte egingo du gehiago mesede baino. Beste modu batera esanda: bajan egoteak zure ohiko lana egiterik ez duzula esan nahi du bakar-bakarrik.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*