Fibromialgia (artikulu luzia)

 

Txosten honen bertsiño laburtu bat hamen irakorri zeinke.

Gero eta gehiago entzutzen dira gure inguruan fibromialgia diagnostikuak. Lehelengo inpresiñuan, izurrite baten itxuria hartu geinkixo, bildurgarrixa gaiñera: iñork ez daki-eta zerk sortzen daben, ezta bere kontrako tratamendu egokirik.

Nere ustez –eta uste pertsonala dala argi lagata- fibromialgixia ez da existitzen, berez; gaur nere uste hau modu arrazional baten azaltzen saiatuko naiz.

Uste dot bai paziente eta bai osasun profesionalak bultzatuta “sortu” bihar izan dala sindrome barri hau, gero eta ugarixagua dan molestixa sorta zabal bat zeozelan izendatzeko. Gero eta paziente gehixago dagoz korputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kejatu eta osasun zerbitzuen partetik soluziño bat jasotzen ez dabenak. Paziente hónek medikoz mediko pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “radiografixak ondo dagoz”, “zuria asmakizun bat da”, “TAC honetan ez da ezer ikusten” eta halakuak entzuten. Eta hala da: froga objetibuetan ez da ezer azaltzen, baina eurak mina daukez. Txarto sentitzen dira. Ez dabiz papeladia egitten, ez.

FM-AN BERTSIÑO OFIZIALA

Mundu Osasun Erakundian deskribapenan arabera, fibromialgia gaixotasun reumatikua da. Bere ezaugarrixak min muskuloeskeletiko eta neke orokorra dira, nahiz eta sintomak asko aldatzen diran pertsona batetik bestera. Oso antzerako beste sindrome bat ba dago deskribatuta: Neke Kronikuan Sindromia.

Fibromialgia mundu aberatsian agertzen da: Espainiako populaziñuan %3k daukala esaten da, eta EEBBetan %5. Batez be emakumietan agertzen da.

“Fibromialgia” hau pertsona batzutatik bestietara asko aldatzen dala esan dogu. ¿Zelan diagnostikatu beraz? Minak sakabanatu eta indefiniduak dira batzutan, oso konkretuak bestetan. Kuadrua benetan kaotikua izan leike: neke txikixa, ala ixa mobidu ezinda paratzeko modukua; bizitzeko edo lanera juateko gogo faltia; insomnixua; heste arazuak (idorrerixia, beherakua, puzkarrak…); sabeleko korapilluak, haiziak, botaguria…; bruxismo (gabez hagiñak estutu); hilleroko mingarrixak; bihotz aldeko estuasun sentsaziñua; artikulaziñuetako miña, kalanbre muskularrak, haundittasuna beso eta hanketan, mobimenduen koordinaziño arazuak…; memoria arazuak; puxiga irritablia; mariuak; begi-aho legortasuna; bista graduaziño aldaketak… Gaiñera sintoma hónek gorabeherak izaten dabe: eguraldi aldaketa, hotz, aldaketa hormonal, lan fisiko gogor, stress, depresiño eta antsiedade egoeretan gora edo behera, agertu edo desagertuko dira.

Hain kuadro aldakor eta kaotikuan aurrian, irizpide batzu ezarri zittuan EEBBetako Reumatologia Elkargo Ofizialak:

  • Korputzian 18 erreferentzia puntu ezartzen dira; hónetako 11tan 4 kg-tako presiñua egittian, miña agertzia.
  • Min orokor eta kronikua izatia 3 hile baiño gehixagoz (arrazoi argi barik).

Baldintza bi hónek betetzia nahikua izango da, beraz, fibromialgia diagnostiko formal bat egitteko.
Gaitzan jatorrixa “ezezaguntzat” jotzen da. Desenkadenante batzu identifikatu dira: infekzioak (viral nahiz bakterianuak), istripuak, beste gaitzak (artritis reumatoide, lupus edo hipotiroidismoa). Hau da, desenkadenante hauek ez dabe FM-a sortzen, baiña uste da zerikusixa izan leikiela lehendik zeguan anomalia fisiopatologiko latente bat bizteko.

Fibromialgian jatorrixari buruz ikertzen ari dirazen teorixak:

  • Serotonina neurotransmisorian ekoizpen arazo bat.
  • Inmunitate sistemian arazua.
  • Luan fisiologixian arazua.
  • Sistema endokrinuan arazua.
  • Garunan aktibidadian gorabeherak.
  • Infekziño virikuen papela.
  • Stressan aurreko erantzun anormalak.

Gaur egunian fibromialgiandako erabiltzen diharduen tratamenduak: somniferuak, analgesikuak, infiltraziñuak, fisioterapia, ariketak, termoterapia, masajea… luari lagundu eta miña kentzeko helburuakin.

Ikusten dozuen modura, ez da aintzat hartzen bizimoduan eragiña iñun bez; ez gaitzan jatorrixa aztertzerakuan (stressan aurreko “erantzun anormaltzat” hartzen da, hartzekotan), ezta tratatzeko orduan be.

Kontua da, stress egoera baten dagoan edozeinek betetzen dittuala hónek baldintzok, eta stress egoera hori be nahikua izaten da lehenago aittatutako sintoma ugarixetako gehixenak izateko. Familixako problemak, deskantso gitxi, bihar larregi, tentsiño psikikua… izaten dabe “fibromialgia”dun pertsona ixa guztiak.

Horregaittik, osasun profesional batzu ez gagoz konforme “fibromialgia” etiketa honekin, benetako arazuak estaltzeko erabiltzen ari dalako.

GAITZ BAT OSATZEKO, SUSTRAIRA JO

XX gizaldi hasieran idatzittako testu honetan pista batzu topatuko doguz. “Papalagittarrak” liburutik etaratakua da; bertan, Polinesiako biztanle batek New York-en denporaldi bat egin eta gero, herrikidiei gizon zurixan munduan barri emoten detze.

«Gizon zurixak gu ulertu ezin dogun gauza bat maitte dabe gartsuki: denporia. Oso gauza serixua da eurendako, eta egunsentittik illunabarrera dagon denporia ez da eurendako nahikua. Jangoikuari errespeto gitxikin, egun bakotxa zatittan ebaten dabe, gu frutia matxetiakin ebaten dogun legez. Hau gai izugarri konplikatua dozue, eta neuk be ez dittudaz ondiok ñabardura sutillenak ulertu; ez dot nahi-eta denpora larregi galdu halako tontokerixia ikertzen. Baiña gizon zurixandako garrantzi itzala dauka. Gizon, andra eta umiak traste txiki bat daroie taparroietan, metalezko kate baten puntan, zamatik txintxilizk edo eskumuturrian. Traste horrek ordua esaten detze uneoro. (…) Seguraski gaixotasunen bat izango da: gizon zurixari zeozer egitteko gogua etortzen jakonian, adibidez: eguzkipian ibilli, edo txalupan ibaittik, edo emaztiakin maittasuna egin, ez dau egitten denporarik ez dabelako topatzen. Eta topatzen dabenian, ez daki zer egin denpora horretan, edo nekatuegi dago. Beti lagatzen dittu gauzak bixarko, gaur denporarik ez daukalako. (…) Gizon zurixak baliabide guztiak jartzen dittu denporia luzatzeko: ura, sua, ekaitzak eta oñastuak erabiltzen dittu orduak nasaitzeko. Burdiñazko kurpillak darabixez hankapian, eta hegaztaran berba egitten dabe, denporia irabazteko. Eta ¿zertarako hainbeste neke? ¿zer egitten dau gizon zurixak irabazittako denpora horrekin? Ez dot lortu jakitzia, baiña euren berba eta keiñuei erreparatuta, uste eze Jangoikuakin berakin afaltzeko geratuta dagozela…”

BIZIMODU “MODERNUAN” AJIAK

Fibromialgia, neke muskular kronikua, colitis ulcerosua, esclerosis multiple edo lateralak, artritis reumatoide, depresiñua, psoriasis, ultzeria, minbizixa… Ludi guztian agertzen dira, baiña mundu “zibilizatuan” asko be ugarixaguak dira. Batez be azken 30 urtian, oso deigarrixa da. ¿Zer gertatzen da ba “aurreratuen” dagoen mundu zati honetan, halako gaitzak geruago eta sarrixago izateko?

Lehelengo, konturatu biharko gara gaitz guzti hórrek dauken pertsonak perfil amankomuna izaten dabela: urdurixak, antsiedadiakin, beti denpora faltan, arazuen aurrian asko larritzen diranak… izaten dira. Langilliak, enpresarixak, nahiz etxekoandrak: iñor be ez dago libre.

“1º munduko” lokomotora haundixa geruago eta bizkorrago doia. Gure bizimodu aberats honetan pertsona edo enpresa bat gorago, ariñago, urriñago heldu bihar izaten da egunetik egunera, arrakastia izango badau; gorakako martxa horretan estankamendu bat egon ezkeriok, frakaso moduan hartuko da da.
Baiña lokomotorak desgastia dauke, eta mantenimendu lanak bihar dittu; hondatutako piezak kendu eta barrixak sartu, etabar.

Arazua da, pieza horrek gizakixak dirala. Aurrerabidian lokomotoriak aurrera egittia hartzen da printzipaltzat, eta aurrera egitteko gizakixak hondatu bihar ba dira, ez detza ardura; gero beste gizaki batzu sartu hondatutakuen ordez, eta aurrera.

IZENDATU EZIÑEZKO GAITZ BAT

Makiñak, normalian, parterik ahulenetik hondatzen dira. “1º munduko” makiña haundi horren piezarik ahulenak geu gara, gizakixak: ¿prest ete gagoz geure burua Aurrerabidian alde sakrifikatzeko? ¿Eskertuko ete dezku iñork?

Imajinatu egizue Alaitz: bere “bizitza kalidade maillia” mantendu ahal izateko biharrian jo-ta-apurtu ibiltzen da. 14 ordu ofizinan, ume 2, ezertarako astirik bez, kotxe haundixa, hipotekia. Urte batzu pasatu eta gero, lepoko miñekin hasten da. Buruko miñak be ba daukaz. Eta artikulaziñuak inflamatu, arnasestua, tristuria bebai… Baiña milla medikotatik pasatu arren, iñork ez detza ezer topatzen…

Erantzuna sinplia izan leike: bere “bizitza kalidade” hori mantentzeko lan asko egin bihar dau Alaitzek, eta deskantsu faltiak fisiko eta psikologikoki hondatzen dihardu. Baiña… ¿zein ausartuko da paziente horri bere benetako arazua azaltzen? Torpedo bat izango litzake bai Alaitzendako (bere bizimodua erradikalian aldatu egin biharko leuke) eta, jakiña, bai Sistemiandako be.

1º munduko “mailla hau” mantentzia ez dalako dohan: gure izardi eta odolez eraikitzen da. Eta euskaldunok ez ba dogu nahi, Errumaniako bihargiñen izardi eta odolez izango da. Baiña beti biharko dau giza okela freskua: bere osasuna galtzeko prest dagoan bateronbat, kotxe, ordenagaillu edo batidora bat izateko luxuan truke.

¿Zer gertatuko litzake Europan, bihargiñak produktu gitxiago kontsumidu ezkeriok? Eta beraz, diru gitxiago bihar izan ezkeriok, eta lan egitteko premiña gitxiago euki ezkeriok… ¡Desastria!

Baiña, ojo: ¿desastria, zeiñendako? Bihargiñendako ez, gero: lasaixago bizi, gozatu eta bere burua hobeto zaintzeko denporia hartuko leukie-eta. Desastre bakarra enpresa haundixendako izango litzake, ez leukie-eta izango euren alde sakrifikatzeko prest dagoan gizaki freskorik, eta txarrena: bere produktuen salmentak jaitsi edo estabilizatu egingo litzakez. Eta danok dakigu, “1º mundu” honetan, gero ta gehixago saltzen ez daben enpresiak porrot egitten dabela.

Baiña guri, enpresa haundixen osasunak, bost axola dezku. Guri hamen ardura dezkuan gauza bakarra, pertsonia da, eta bere Osasuna autogestionatzen erakustia.

FIBROMIALGIXIAN “DESKUBRIMENTUA”

Alaitz, beraz, hor dabil: bere lepoko, buruko, artikulaziñuetako miñekin, medikoz mediko. Miñan jatorrixa ez detze topatzen. Bere medikua be larri, Alaitz zarataka hasi jakolako kontsultan, “ezer ez daukala” eta “seguraski buruko gauzia” izango dala esan detzanian…

Eta ez da Alaitz bakarrik; geruago eta jente gehixago dabil antzerako sintomekin, kontsulta medikuak saturatuta.

Halako baten, Munduko Osasun Erakundiak gaitz barri bat “topatu” dau: fibromialgia. Sindrome misteriotsu eta osatu eziñezko bat ei da, arrazoi ezezagunengaittik gero eta gehixago hedatzen diharduana munduan.
¡Horra azkenian, esplikaziñua! Alaitzen miñak ez dauke zerikusirik, beraz, deskantsu faltiakin, edo stressakin, edo 14 ordu biharra egittiakin, edo beti prisaka ibilli biharrakin. Ez. Alaitzen miñak FIBROMIALGIAK eragindakuak dira, eta gaitz hau sendatueziñezkua da.

¡Akabo ba! Ederra lasaittasuna hartu dabe medikuak, Alaitzen jefiak eta Alaitzek berak. Azkenian topatu dabelako Alaitzek daukana. Osatu eziñezkua dan legez, medikuak ezin dau ezer egin, botika desbardiñak probatu bakarrik, miña kentzen detzana topatu arte; miña kentzeko botikekin, bere 14 orduak sartu ahal izango dittu biharrian; Alaitzek bere bizimodu “normala” jarraittu ahal izango dau ezer aldatu barik.

Horretara, Sistemiak funtzionatzen jarraittu ahal izango dau Alaitzen inguruan. Baiña… ¿noiz arte?

FIBROMIALGIA PAZIENTIAK ANTOLATZEN HASI DIRA

Esandako moduan, ba da gaur egunian paziente moltzo bat Osasun Sistemiakin bape konforme ez dagoana: miñak daukez, eta medikuak kasurik ez detzela egitten diñue. asmatzen dabizela. Horregaittik, “fibromialgikuak” erakundetan antolatzen hasi dira, Administraziñuan partez errekonozimendua jaso nahixan eta bajak, pentsiñuak, inbalidezak… lortu ahal izateko beste edozein gaixo modura.

Zillegi da, jakiña, diskriminatuta dagoan gaiso batek tratu egokixa eskatzia. Baiña, aurretik esandako guztiak kontuan hartzen badoguz, arazuan kakua beste leku baten dagola konturatuko gara; fibromialgikuen asoziaziñuak eta Administraziñuen arteko auzi hori arazuan sustraittik oso urrin dago.

Txarto pentsatuta, errez ikusi leike zeiñi egitten detzan mesede arazua jokozelai hortan kokatzia: enpresa farmazeutikuei eta botere ekonomikuari. “Fibromialgia” horren azpixan dagoan sustraixan (sistema ekonomikuan) eragin ezkero, diru asko be asko galduko leukie.

Beraz ez litzake harrigarrixa izango, HIES-an aurkako “erakunde popular” askoren atzian moduan, “fibromialgia” gaixuen erakundien atzetik enpresa farmazeutiko edo bestelakuen tentakulo zikiñak topatzia. Inbestigatu bihar…

MORALEJA

Fibromialgia diagnostikua jaso badozu, edo lehen aittatu doguzen sintoma “ezaugarri” hórretan zure buruan erretratua ikusi badozu, ez estutu. Jakin arazo sakon (baiña ez larri) bat daukazula, urte luzietan inkubatutakua, eta berau konpontzia ez dala izango hille batetik bestera. Prozesu hortan, osasun profesionalok lagungarri izango gara eta egin kasu zure medikuen aholkueri, jakiña. Baiña ez ahaztu sekulan: osatu, zu zeu osatu biharko zara. Zeu bakarrik. Osasun profesionalok bakarrik lagundu egingo zaittugu.

Fibromialgia diagnostiko baten aurrian, beste edozein gaixotasunian legez, ezinbestekua izango da zure burua ondo ezagutu eta obserbatzia; zure arima barruko munduari begiratzia (desioak, frustraziñuak…) eta zure bizitzan aldatu biharreko gauzak aldatzeko ausarta izatia. Zeure korputz eta goguan ugalak zeuk hartzia, azken fiñian, norbere osasunan arduria iñoren eskutan laga barik.

1 Comentario en Fibromialgia (artikulu luzia)

  1. Bufa! Onnna artikulua. Eta bat nator zeure eritxiagaz «gaixotasun» honeri buruz. Fibromialgiko askok esaten dabe medikuek ez deutsiela kasurik egiten, baina euretako askok kasurik egiten deutsie ba medikuei edo osasun langileei? «Psikosomatiko» berba entzun bezain pronto uluka hasten dira horietako asko, ez dabe ulertu nahi. Gaixotasun bat deukiela jakinda babestuta legez sentitzen dira, «Aizu, geurea gaixotasuna dala!» esanez bezala. Zaila asuntua. Eta, zeuk esan legez, multifaktoriala da.

    Izatekotan, geure gizarte hau gaixorik dago. Geu barne.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Fibromialgiari buruz, Bilbo Hiria irratixan | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*