Finlandiako erremedio miragarria

Irudixa: sporthotel-panorama.com

Artikulu hau txosten honen bertsiño laburtua da, Gaur8rako idatzittakua

Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz arituko gara gaur. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxirek erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jente gehienarendako, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu:
  • Toxinak kanpora jaurti: giltzurrunekin batera, izerdia da korputzak garbitzeko erabiltzen duen bide nagusia.
  • Nerbio sistemarengan eragina: errelajazioa eta oreka emozionala.
  • Bihotzeko eta zirkulazio periferikoaren gimnasia: sauna barruan, bihotzaren taupada normalak asko igotzen dira; horregaitik, bihotzeko arazoa dutenak medikoarekin kontsultatu beharko dute. Orokorrean, esan dezakegu 5 km. nekatu barik ibiltzeko kapaza dan pertsonak arazo barik hartu dezakela sauna.
  • Inmunidade sistemak biztu.
  • Arnas arazoak hobetu: saunan, 7 bider odol gehiago doa biriketara, espasmoak arindu eta mukiak disolbatuta.
  • Erreumaren minak gozatu.
  • Azalaren garbittasuna: azal zaharra kendu eta berria tonifikatu. Finlandiako atsotitz baten arabera, “emakumerik ederrena, saunatik irten eta ordubeterakoa” (gizonak ere, kontizu).
Baina esandako modura, ez dugu bakarrik onura fisikoa lortuko. Sauna bat egitea norbere buruarekin egoteko denpora bat hartzea da. Bizitza lanpetu baten, alto egin eta pentsatzeko tarte bat hartzea. Lagunekin, maite dugun pertsonekin konpartitu dezakegun plazerra. Kanpoko presak alde batera laga eta puspilo lasai batean deskantsatzeko aukera…
Esan dezagun zein den ba, sauna modu egokian hartzeko era. Pausoak oso sinpleak dira, baiña era berean rigidoak. Milaka urtetako esperientziaren ondorioak dira, eta ezer ez dago sobran:
  1. Dutxa beroa hartu, jaboiarekin dena ondo garbituta; gero korputza eta ilea ahal den ondoen lehortuko dugu.
  2. Korputz lehorrarekin, sauna barrura sartuko gara; ondo egoteko moduko leku bat aukeratuko dogu (zenbat eta gorago, bero gehiago). Etzanda nahiz jezarrita, errelaxatu eta bero sentsazioaz gozatuko dugu, arnas sakonarekin lagunduta. 10 bat minutu arte egon gaitezke (lehenago ez ba gara gogaitzen, jakiña).
  3. Kanpora irtenda, segituan dutxa hotzean sartuko gara. Gauza garrantzitsua: dutxa hotzetik irtetzean, ez dugu izerditan egon behar. Gorputza lehortuko dugu, eta oraindik izerditan bagaude berriro dutxa hotzera sartuko gara izerdia geratu arte.
  4. Gorputza lehorra eta izerdi barik daukagunean, sauna amaitu da printzipioz. Orain: plazer hutsez, nahi izan ezkero prozesua pare bat bider errepikatu ahal izango dugu. Edozelan ere, ez gara ordubete baino gehiago luzatuko.
  5. Amaitzean, berehala jantziko gara. Datozen 2-3 orduetan, saiatuko gara aktibitate fisiko gogorrik ez egiten, eta saunak ekarritako errelajazio sakonaz gozatzen.
Jente asko dago saunan txarto pasatu eta “sekulan bueltatuko ez dela” dioena. Normala: pauso hauek errespetatu gabeko sauna bat benetako tortura izan daiteke. Saiatu zaitezte berriro, baina orain deskribatutako moduan; oso sentsazio desberdinaz irtengo duzue. Komentatu behar dugu ere, dutxako “ur hotz” hori desberdina izan daitekeela pertsona batetik bestera. Pertsona batzu kapazak izango dira dutxa bat 15 gradotan hartzeko, beste batzu 20-tan. Bietara egin daiteke, baina bigarrenak kontuan hartu dezala denpora gehiago beharko duela izerdia geldiarazteko. Dutxa hotz hau egiten ez denean (edo denbora gutxiegi), saunatik irtenda ere gorputzak izerditan jarraitzen du. Honek termorregulazio arazoak badakartza ere (“destenplea”) hori ez da kaltegarriena. Konturatzen bazarete, saunako berotasunetik irtendako jente hori ez da tente mantentzeko gauza, eta eserita egon behar izaten da luzaroan. Honen arrazoia, zainen dilatazioa da.
 Gorputzak, bero izugarri horri aurre egiteko, azaleko zainak lasaitu egiten ditu. Odola azalera dator gorputzak barruko beroa askatu dezan, eta honen ondorioa odol tentsioaren jaitsiera da. Saunatik irtendakoan hartzen dugun dutxa hotzarekin, azaleko zainak atzera estutu eta odol tentsioa normaldu egiten zaigu. Ez ba dugu hartzen (edo beroa hartzen badugu) tentsioak behean jarraitzen du, eta ahulezia handia etorriko zaigu. Horregaitik saunaren pausoak txarto egiten duena ez da tente egoteko gauza. Arauak egokiro jarraitzen dituenak ostera, ondo baino hobeto irtetzen du saunatik: errelaxatuta, baiña ez nekatuta. Hain gustora ezen, egunero egiteko tentazioa euki dezake. Baina kontuz: ez baita komeni sauna astean hirutan baino gehiago egitea.
Tamalgarria da zein gutxi (eta txarto) erabiltzen diren sauna kolektiboak. Paradoxikoki, gero eta arrakasta gehiago dute “photon” tipoko banakako saunak; beharbada gaur egungo gizartean eredu indibidualistak hobeto saltzen direlako. Izan ere, polikiroldegiko egurrezko areto xumeetan onura berdintsuak lortu ditzakegu, lagun artean eta askoz ere merkeago. Seguru horregaitik ez diogula bere balioa aitortzen…
Sauna batengaitik 20 euro kentzen hasi beharko al dute jendeak estimatzen hasteko!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*