Fisio-coaching Saioa (Haiku)

Iturria: http://pinktentacle.com/2010/10/anatomical-illustrations-from-edo-period-japan/

Hona euskal youtuberren olinpuan (ejem!) sartzia ahalbidetu destan bideua 😉

********************

Azken urteetan, erakunde zientifikoek ebidentziaz jantzi dute lehendik susmatua genuena. Gorputza korrika eta saltoka ibiltzeko diseinatua dagoenez, bizimodu dinamikoa osasungarria zaigu. Urterik urte, hori konfirmatzen diguten hainbat eta hainbat ikerketen emaitzak irakurtzen ari gara. Azalpen biomekanikoak, neurofisiologikoak, patobiologikoak ugariak dira; denak norabide berean. Honen azalpenak nahi den beste korapilatu ditzakegu; baina guk modu honetan laburbilduko dizugu. Edozeinek ulertzeko moduan. Horixe duzu unibertsitate eta erakunde guztien ondorioen laburpena. Halere, jakitearekin ez da nahikoa. Praktikan jartzea falta da. Arlo honetan, osagileok beti izango gara zu laguntzeko prest; baina ez ahaztu zeu zarela zure buruaren osagilerik onena.

Bideoaren lotura zuzena: https://youtu.be/0qbr2XGA5dI

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*