Fisioa aukeratzeko aholkuak, radixuan

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Askotan egiten diguten galdera da, ea “fisio on bat” ezagutzen ote dugun. Baina zer da fisio ona izatea? Nik argi dut nire irizpide profesionala, baina kontuan har dezagun osagileen ontasuna neurtzeko erabiltzen diren zenbait irizpide ez direla batere fidagarriak. Fisioterapeuta bat aukeratzerako orduan, Nacho Fabiani lankideak proposatutako lau galderei erantzuna bilatzea gomendatzen dizuet. Bat: kolegiatua al dago? Bi: Datu Babesaren Legea bete al du? Hiru: tratamendua azaldu al dizu? Lau: eguneratua al dago (jardunaldiak, ikastaroak, literatura zientifikoa)? Erantzun txiki hauek nahikoa dira profesional egokia aukeratu duzula ziurtatzeko.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*