Formakuntza saiua Artibai Egoitzan

Argazkixa: El Diario Vasco

 

Aurreko baten AFAGI-ko Naroa Diaz (gizarte langilea) eta Emy Ramos (fisioterapeuta) egon ziran Artibai Egoitzan lankidiei formakuntza saiua emoten. Danak oso pozik urten ziran, eta fisioterapia aldetik mesedegarrixa izan da, batez be higiene posturalan oiñarrixak “freskatzia” sekula ez dalako sobran, eta bihargiñon artian kolaboraziñua bultzatu dabelako.
Saiuan ostian, irakasliengana juan nintzan agur egitteko eta alkar ezagutzeko. Bide batez, lankidiei emondako saiuan nundik norakuak be azaldu zestezen, baitta diapositiben kopixa bat emon be. Beti da-eta komenigarrixa lankidiak zer dakixen jakitzia, eskakizunak be horretara egokitzeko! Hauxe izan zan azaldutakua:

  •  Alzheimerdun pertsonekin komunikaziño aldetik: gaitzan ezaugarrixak, dementziakin intersekziñua, fisio eta psikopatologia, historia naturala, pronostikua, komunikaziñua (ezaugarrixak, arazuak, jokabidiak), elkarte batekin kontaktua izatia…
  • Higiene posturalari buruz: gaisuan / zaintzaillian ikuspegi bikotxa, oiñarri teorikuak, transferentziak, ergonomia eta ibilkeria, adibide praktikuak…

 

 Saio honen ostian, egoitzako lankidiak bertako “bitakora kahiera” erabiltzeko gonbitia egin zeskuen (lan txanden arteko koordinaziño oharrak), oiñ arte erabiltzen ez genduana. Ez alperrik! Harrezkero damututa egongo dira kontizu 😉 ixa egunero dake-eta fisioterapeutian ohartxo gogaikarriren bat: honen belaunak zuzen mantendu, ha sarrixago jaiki, bestian entrenamendu kardiobaskularra… Ez, broma barik, uste dot danon onerako izan dala.
Beraz, zaharren egoitzetan biharra egitten dozuen kolegak: ekarrizuez AFAGI-kuak hitzalditxua emotera! Mesederako izango da.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*