Gardentasuna
Lekeittion zabaldu barri dogun kontsultatik, igual jentiandako harrigarrixena kanpoko leihua da. Pazientia barruan dagola kúrtiñia itxi egitten dogu (noski), eta ez da ezertxo be ikusten; baiña kontsultia hutsik dagonian… zabal-zabalik lagatzen dogu, jentiak barrua ikusi deixan.
Begibistakua izan arren, eskaparate asuntuari sekulan ez detsat erreparau izan Pablo Cao lankidian artikulo bat irakorri arte. Justu orduantxe nenguan Abante izango zana planeatzen, eta segiduan “kendu” netsan ideia. Izan be, egixa da: fisioterapia zentruetan (=osagille guztion kontsultetan) oiñ arte nagusittu dana “bunker” estilua izan da: eskaparate inpenetrabliak, misteriotsuak, ikusmena oztopatzen dabenak, izatekotan zeozer erdi-ikusten lagatzen dabenak egittura trasluziduen atzetik, edo arrakala mehe transparentietatik. Hau da, nik neuk oiñ arte Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Ondarruko zentruetan erabilli izan doten kontzeptu berbera.
Eskerrikasko beraz, Pablo! Andaluziako fisio galiziar txiolarixa, zientziazalia eta eszeptikua, fisioterapia maillan ikuspegi barritzaille eta orijinalan jabia.
Deja un comentario.