Gerriko errotazioa
Argazkiak.org | Gerriko errotazioa 1 © cc-by-sa: txikillana
Gaur hasten dugun serie honetan, etxean egiteko moduko hainbat ariketa aurkeztuko dizugu. Ariketa prebentibo leun hauekin min arruntenak ekidin ahal izango dituzu, eta osasun arazo handirik ez baduzu behintzat (halakoetan hobe izango duzu fisioterapia zentru batera jotzea) zure egoera fisikoa mantentzeko balioko dizute.
Bizkarreko arazoen artean, beharbada gerrikoak dira sarrien ikusten ditugunak. Lumbalgien maiztasuna bizkarreko atal honen funtzioarekin lotuta dago: bizkarrezurra gorputzaren zutarri nagusia bada ere, haren barrenengo aldeak eusten dio gainekaldearen pisu guztiari. Gerria inguratzen duten muskuluek ere lan handia egin behar izaten dute postura mantentzeko.
Gerriko mina ekiditeko oinarrizko neurrietako bat malgutasuna mantentzea da. Honako ariketa hauekin orno lunbarren errotazioa landuko duzu. Lehenengoa arinagoa da, mugikortasuna mugatua duten pertsonendako egokiagoa. Bigarrena, berriz, intentsuagoa da: gerriko errotazioa mugaraino eramateaz gain, muskulu abdominalak ere lanean arituko dira.
Argazkiak.org | Gerriko errotazioa 2 © cc-by-sa: txikillana
Deja un comentario.