Gluteo nagusiak


Ipurdiaren mamirik handiena osatzen duten muskulu indartsu hauek pelbisaren atzekalde ia osoa hartzen dute. Bere funtzio nagusia femurra atzeraka ekartzea da, mokorren extentsioa alegia, baina pelbisaren baskulazioan ere paper garrantzitsua betetzen dute, bizkar hezurraren oinarria finkatuz.

Argazkiak.org | Gluteo nagusiak © cc-by-sa: txikillana

Gluteo nagusien ahulezia gerriko arazo askorekin erlazionatuta dago. Ariketa honek muskulu hauek indartzeko balioko dizu. Betiko legez, arnas geldiarekin lagunduko diozu, indarra haizea botatzean eginaz.
Hanketako zirkulazio arazoak badituzu, gainera, ariketa honekin mesede gehigarria igarriko duzu: gluteo nagusien barruak odol asko gordetzen baitu eta, haiek lantzearekin, bihotzerantz punpatuko duzu. Horrela hanketan bildutako odolak irtenbide errazagoa izango du.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*