GROC eskala

Laskurainek eta konpainiak eginiko entseguan, beste gauza interesgarrien artean, eskala honen erreferentzia eskuratu nuen (Global Rating Of Change). “Kontsultan erabiltzeko moduko gauzen detektorearen” argi gorria iziotu zitzaidanez, hari honetatik tiraka hasi nintzen:

Artikulu honetan, apur bat zaila egin zait zer bilatzen zen ulertzea, baina azkenean lortu dudala uste dut. Kontua da DASH eta Penn eskalak oso fidagarriak direla besoaren eta sorbaldaren egoerak, hurrenez hurren, neurtzeko. Tratamendua hasi aurretik eta ostean erabiltzen baditugu, pazientearen egoeraren aldaketa neurtuko dugu, baina modu absolutuan; ez da argi geratzen zenbateko aldea (puntuak, portzentajeak) behar den aldaketa esanguratsua izan dela ondorioztatzeko. GROC eskalak, ostera, hasi aurretiko eta osteko egoeren arteko aldea neurtzen du, espezifikoki; eta zentzu horretan, DASH eta Penn eskaletan “punto de corteak” markatzen laguntzen du (ez baitira eskala bietan berdinak izan behar). Honek bere garrantzia du, noski, batez ere analisi estatistikoa egin behar duten ikerlariendako; baina hau ez da nire kasua, eta begirada helburu xumeagora joan zait: GROC eskala bera. Ideia sinple bezain erabilgarria, EBA eskalarekin minari tamaina hartzen ikasi genuen legez, hobekuntza prozesua ere nolabait objektiboago bihurtzeko.

Haritik tiraka, jatorrizko erreferentziaraino atzera egin dut:

Iturrietara joatea #damolat. Hain zuzen ere, bertan ederki azaltzen du, hainbat adibideren bitartez, eskalek emandako neurriak “hizkuntza klinikora” itzuli beharra egoten dela. Batzuetan paradoxa bat gertatzen baita: terapia baten eragina, estatistikoki esanguratsua izan arren, pazientearentzat onuragarria den ez dela jakiten. Horri erantzuna emateko garatu zen GROC eskala, funtsean urteetan zehar berdin mantendu izan dena.

Artikuluan beste gauza interesgarri batzuk ere badatoz. Adibidez, 80 hamarkada amaieran MCID (minimal clinically important difference) kontzeptua ez zegoela ondo definitua; neurketetan, osagileek “ojimetroz” erabakitzen zen noraino zen esanguratsua aldaketa bat; test batzuetan %10eko aldea ez da ezer, eta beste batzuetan asko.

Beraz, GROC eskala gure kontsultan erabiltzeko prestatu dut; eta, EBA-rekin bezala, hemen ipiniko dut nahi duenak gauza bera egiteko.

***

Fisteus blogerako, 2018ko gabonillan 20xa.

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*