Guraso zaharren armarixuak egokitzen

Guraso zaharren arasak (estratigrafia)

Zahartu ahala, gure guraso zaharren besuak (gure umetako abaro sendo eta zolixa) ez dira goiko arasetaraiñok allegatzeko kapazak. Bestalde, gerraostian eskasia bizi izan zebelako seguraski, jateko konkretu batzu (uruna, esnia, latako jatekua) pillatzeko joera nabarmena dake. Honen ondorixua, euren etxera bisittara zoiazen bakotxian ikusten dozu: topera betetako armarixo eta arasak, atia zabaldu eta ixa-ixa generua lurrera jausteko moduan (gerraosteko umiak halako abundantzixiakin egitten zeben ames).

Nahikua da, baiña, aurreko esne kajak, esparrago latak, suabizante botilla etabarrak erretiratzia, abundantzia horren sekretua pillatzeko: oin dala 3 urte kadukautako latak… beste 10 esne kaja… beste 5 suabizante botilla… Bistan da: amandriari errezagua egitten jako, tomatia bihar daben bakotxian, dendan lata barrixa erostia, arasen atzekaldian tomaterik ete dakan konprobatzen ibiltzia baiño.

Guk diskusiño ugari izan dogu honen kontura, baiña azkenian egin biharrekua ulertu dot. Urtiak aurrera doiaz, eta jentia zahartu ahala nekezago aldatzen da mentalidadez: ezin gara, beraz, aldez aurretik galdutako batalla horretan tematu. Alperrik hasarratu ez badogu nahi behintzat. Horren ordez, gure aman etxian sistema barrixa saiatzen hasi naiz.

Lehelengo pausua: betegarrixak bildu.

Guraso zahar guztien etxietan dago betegarri moduan erabiltzeko material egokixa: sekulan erabilliko ez dirazen gauzak baiña, era berian, bota ezin leikiazenak (seme-alaba modura exkomulgatua izan nahi ez badozu, behintzat): 1970ko diapositiba proiektoria… ondiokan oso ondo funtzionatzen daben plantxa zaharra… trapuz eta izara zaharrez betetako poltsak (beti datoz ondo, edozertarako be)… sekulan erabilliko ez dittuan mendiko botak… esnedunak etxerik etxe zebizeneko kantiñia… Milla gauza.

Guraso zaharrendako egokittutako arasak

Guraso zaharrendako egokittutako arasak

Bigarren pausua: arasak betegarrixakin bete.

Lehelengo dana hustu biharko dogu, jakiña. Adoria bildu, hortik edozer urten leike eta: masmak, perretxikuak, hautsa, oin dala 10 urte galdu zenduan zapatillia… Nahiz eta itxuraz arasa toperaiñok beteta egon, lasai: garbiketiakin kenduko dozun kadukautako genero guztiak leku asko lagako dau. Orduan, armarixuan atzeko 2/3ak (gitxi gora behera, zure gurasuen alturian arabera) betegarrixekin okupaukozuz. Azkenik, arasan aurreko 1/3a ondo dagozen tomate pote, esne kaja, suabizante etabarrekin betekozu. Tope-toperaiñok bete, gero! Ama zaharrari hala ikustia gustatzen jako eta (“Abundantzia, abundantzia!”).

Halan, helburu doblia lortukozu: batetik, traba baiño egitten ez daben trasto hórrek paretik kendukozuz; eta bestetik, ez dozu lagako jenero zaharrez betetzeko baiño ez dan hutsunerik.

Egin aprobia, eta gero kontau!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*