“Gure aholkuei jarraituta askoz ere diru gutxiago gastatu dezakete osasunean “
Tratamendua jasotzea besain garrantzitsua da gure aholkuei jarraitzea |
Krisi garaian ahal denik eta diru gutxien gastatu behar da. Osasun arloan, denok dakigu askoz ere merkeagoa dela prebentzioa sendakuntza baino, baina gutxitan jartzen dugu praktikan. Orain da momentua: eta FisioLanTaldekoek asko lagundu dezakete.
G. Zergaitik itxaroten du jendeak azken momenturarte zuengana jotzeko?
E. Alferkeria kontua da. Gu beti saiatzen gara jendeari erakusten zer egin behar duen osasunez ondo mantentzeko, baina askok ez dute kasorik egiten eta mina izan arte ez dira gurekin gogoratzen. Erosoagoa egiten zaie nonbait ohatilan etzan, masajeak jaso eta ordaintzea.
G. Horretarako dirua behar da, ordea.
E. Jakina, eta hori da orain falta dena. Gainera horrela gaitzagoa izaten da mina kentzea, eta gehiagotan etorri behar izaten dira guregana. Gure aholkuei jarraituta askoz ere diru gutxiago gastatu dezakete osasunean, eta batzuk konturatzen hasiak dira: denboraldi luzeagoa pasatzen dute min barik, ez dute bajarik hartzen…
G. Zer tratamendu mota proposatzen duzue?
E. Mina dagoenean, berandu da noski eta ez dago beste erremediorik kontsultara etortzea baino. Baina behin mina kendutakoan prebentzioarekin hasi gaitezke. Normalean eguneroko bizimoduaren aldaketa txikiak izaten dira: posturak, ariketak, arnasa… paziente bakoitzaren kasua aztertu behar izaten dugu eta bere neurriko aholkuak eman. Hala ere helburua bakarra da: norbere burua etxean zaintzen ikastea.
Deja un comentario.