“Hildako arrainak soilik eramaten ditu korronteak”
Gaurko ARGIAN agertutako elkarrizketa. ¡Ondo esanak, «maeztro»!
http://www.argia.com/argia-astekaria/2326/eneko-landaburu
Irudixa: Argia. |
Eneko Landaburu
Mantal zuririk gabeko medikua
Pentsatu zer utz dezakezun: gehiegizko eta kalitate eskaseko janaria, kafearen gisako pizgarriak, botiken abusua…
Bazen behin aizkora zorrozteko “denborarik ez zuen” egurketari bat, eta gero eta denbora gehiago behar zuen egur kantitate berdina mozteko. Deskantsatzen duzun bitartean akaso aurkituko dituzu nekearen kausak.
Alfertzat hartuko zaituzten beldurrik gabe deskantsatu, eta aurkituko duzu modua lanetik bota ez zaitzaten.
Esplikaiozu japoniarrek atseden hartzeko guneak sortu dituztela lantokietan. Deskantsatuta gutxiago gaixotzen gara eta produktibitatea handitu egiten da.
Bada, errazagoa da zerbaiti aurre hartzea gero osatzea baino. Aurre hartzeak osatzeko bidea ere eman dezake, gainera. Erretzeari utzi eta sei hilabetera zure berezko jakinduriak inpotentzia sexuala senda dezake.
Higieneak bizitzeko artea esan nahi du grezieraz. Bizitzen jakin gabe gaixo bukatzen dugu. Garbiketara mugatu da, aitzitik, higienea. Eta produktu toxiko eta kutsatzaileekin garbitu ohi dugu.
Elikadura modernoak gaixotu egiten gaitu. Gehiegizko pisuak gaixotasun asko errazten ditu. Posible da gaizki elikatua egon, kilorik soberan izan ez, eta gaixotzea.
Enpresek eta horien morroi diren gobernuek ahalak eta bi egiten dituzte kontsumitzeari utz ez diezaiogun. Erosketen menpeko behar gaituzte. Kontsumitzeak dohakabe egiten gaitu eta planeta txikitzen du. Hobeto bizi gaitezke, gutxiagorekin.
Ahal duzu, ohituraren indarrari zure erabaki sendo eta iraunkorra kontrajarrita. Beharrik baduzu laguntza eskatu, zeure buruari aberia konponezin bat egin aurretik.
Zailtasunik gabeko bizitza buru ahalmenak atrofiatzen dituen aspermena da. Gainditu zailtasunen aurreko beldurra. Hildako arrainak baino ez ditu eramaten korronteak.
Deja un comentario.