Hilzorixan mugia lausua dok

Izaba. 92 urteko Simona Anaut euskalduna, hildakoan © CC BY-SA: San Martin, Juan

Halako baten, pertsoniak nahikua dala erabagitzen jok, eta Dama Baltzan besuetarutz hasten da. Hori uste juat nik: ez dago sigur jakitzerik, askotan berbaz komunikau ezin diran pazientiak dirazelako; edo komunikauta be, halako erabagi larrixak ez diralako plano konszientian hartzen.

Aukera hori hartu daben paziente asko izan dittudaz. Danekin gogoratzen naizela esango neuke, izen, abizen eta guzti. Kaso bakotxa berezixa dok, zelan ez; baiña gehixenetan patroi bera errepikatzen da. Halako baten, bere barruan zeozek “basta” esaten jok, eta gorputzak eta goguak erremutan egittiari lagatzia erabagitzen jok. Hortik aurrera pazientia korrientiak hartutako ontzixa lez joiak, gure ahalegiñei kasorik egin barik, zurrunbilluan erdirutz.

Noiz laga bihar detsagu pakian? Noraiñok insistidu bihar dogu tratamenduakin? Zelan ekidin enkarnizamentu terapeutikua?

Zirt edo zart egin bihar izaten dogu, jakiña; eta beti geratzen jaku erabagixa egokixa izan ete dan edo ez jakitzian harra.

Izarren hautsa!

PD: hau nere paziente baten heriotza egunian idatzittakua da. Halan be, Idoia Aretxabaletan bittartez artikulu hau ezagutu dot. Badirudi, bai, uste baiño gehixago garala hortan ados gagozen osagilliak. Praktikan jartzia falta.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*