Ibilkera afganiarra
Gaur Mendexan herriko mugei bueltia emoten detzan urteroko ibillaldixa egin dabe herrittarrak, eta oso ederra izan da. Lehelengo, neguko eguzki polit bat izan dogulako, ibilbide guztian panorama bat egitteko; eta gero, jauzi jakuan zaparrada itzalak eta lokatzezko bidiak “ibilkera afganiarra” praktikatzeko aukeria emon deztelako.“Ibilkera afganiarran” atzetik dagoana konzentraziño eta ekonomia energetiko kontu bat da, eta partikularki interesgarrixa da ibillaldi luziak egin nahi dittuanandako.
Ba dira bape gomendagarrixak ez diran profesiño bi: militarra eta kirolari profesionala. Batzutan agertzen jakuz kontsultan halako elementuak, eta jakiña, iñori ez detzagu ukatzen tratamendua. Baiña aitortzen dot ez naizela halako jentia tratatzeko zalia: lehelenak, antipatiangaittik; eta bigarrenak, biharra ondo egitten ez dezkuelako lagatzen.
Dana dala, jipi batzu aspaldi erakutsi zesten modura, “zilegi da diabruari sua lapurtzia”: militar eta kirolari profesionalen jarduera gaitzesgarrixen artian ba dira salbatu leikezen gauza interesgarrixak, eta harek ikasi eta erabiltzia ona da.
Armada batek basamortu luzia ziharkatu bihar dau ahal danik eta bizkorren; jateko eta ur gitxi dauke; fisikoki ahulak, eta animoz baju. Minimo esfuerzo erabillitta maximo beneficio lortzeko, “ibilkera afganiarrian” hasten dira:
- Illaran jarritta, bata bestiakin metro ta erdiko tartia lagatzen dabe; tarte hori denpora guztian errespetatu bihar da, taldiak erritmua azeleratu edo jaitsi arren.
- Begiradia aurreko ibiltarixan oinetan.
- Arnas abdominal sakon eta geldixa.
- Isilik.
- Tarteka, lehelengo ibiltarixa (taldetik “tiraka” dabillena)errelebatu.
Ibilkera hau mantendu ezkeriok, militar talde hori kapaza izango da 2, 4, 8 edo 15 ordu oinez eten barik pasatzeko gose edo egarrixa sentidu barik; korputzeko tenperatura ez jake igoko eta izardi gitxiago egingo dabe; eta korputzeko errekurtso energetikuak modu oso efizientian kontsumiduko dittuez, neke sentsaziñua ahaztu eta bizkorrago eta urriñago juan ahal izango dira.
Kirolari profesionalen manixa, uste oker eta superstiziño ugarixak alde batera lagatzen badoguz, teknika hónek be erabiltzen dabezela ikusiko dogu. Jardunan jardunaz, konturatu dira “erbi” funtziñuan abantailekin: burua hustu eta aurretik doian lagunan pausuan zentratu ezkero, arnas egokixakin, “tira” moduan egitten gaittu eta errezago goiaz antxitxiketan. Aerodinamikiak be zerikusixa euki arren, ez da uste besain garrantzitsua.
Konzentraziñuai buruz gabiz berbetan azken fiñian; edo nahixago badozue, energixia enfokatziaz.
Hurrengo ibillaldixan probaizue, eta kontatu.
Launtzarra…
sarrittan launak galdetzezte ia nundik daitten hau ero besti… nire erantzune-ra, ixe beti, «ezparrangiren baten irakurri neban, eztauke misteixoik»… baine, laune, zuk motz laatenazu! batzutan kikun bat ettetzat zure blogai ta beti akazu harritzen naben zeoze; azkana, hau martxa afaganuau ero dana dalaku… el libro gordo de petete be (akordaten za, umetaz?) borra engozu-txo!
zoixonak eta erain trastiai.
Nere ames bat badakizu zein dan?
Zahar-zaharra naizenian (dutxan labanduta ¡konk! 50 urtekin ez banaiz hiltzen), nere loibatxuak belaunetan ipiñi eta halako txorradilla ugari izatia kontatzeko.
Eta ames horren errealidadia zein izango ete dan… je, je, je…
¡¡¡¡Loiba guztiak neri iges, «ospa hamendik, hor dator-ta aitxitxa pelma hori bere batallak kontatzera»!!!!