Ibon Iparragirre, ekintzaillia
Oin dala 12 bat urte egin zittuan Ibonek halako kamisetak, eta uste dot tabernan salgai jarri zittuala. Nere joera luddikuan jakitun, ale bat oparittu zestan. Izan be, artian urte gitxi zan Ondarroan “Zubi Barrixa” baiño barrixagua dan “Calatrava” zubi-truño hori eregi zebela, eta bistan danez Iboneri etxakon asko gustatzen. Neuri bez, eta gerora arkitektuorren gaiñian jakin dittudazenak jakinda, gitxiago.
Zer egingo detsagu, arkitektura maillan autoridade argumentuak eta onarpen demokratikuak balixo ez badesku (Gujenjein esparrago-latia ondiok ez dot tragau, esate baterako). Gustatzen jata kamisetia, beraz, eta herri honi buruz zabaltzen daben mezua. Sarri erabiltzen dot.
Iboni buruz, tipo eskuzabala da; hau ez zan izan berak neuri egindako erregalo bakarra (eta nik gitxi ezagutzen dot, tabernako bezero eta aldizkari-banatzaille modura bakarrik). Halan be, ondo konektau izan dogu beti. Ekintzaillia, idealistia eta ausarta, oso ausarta. Horren kontura oin kartzelan dago [ez dot esango nere benetako iritzixa horri buruz, gaur eta hamen ondiokan arriskutsua da eta], osasunez nahikua txarto, bide batez esanda. Ibon ez da isiltzeko zalia, eta imajinatzen dot berakin hasarratutako epailleren bat kondeniaz gaiñeko “eskarmentu” gehigarrixa emon nahi izan detsala. Nahikua injustua da egoeria. Zapatu honetan, maiatzan 14, hori azaltzeko hitzaldixa egingo da Lekeition, 12:00etan plazan; senide eta lagunetaz gain, Ibonen kasua ezagutzen daben HIES-an aurkako aktibistak eta osasun profesionalak egongo dira.
Deja un comentario.