Izardixan desorekez berbetan, radixuan
Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.
Izerdiak lau funtzio garrantzitsu betetzen ditu: gorputzeko hondakinei irtenbidea ematea, azalaren pH-a jeistea (bakterioen ugalketa ekidinda), gorputzeko tenperatura jaistea eta identifikazioa erraztea (usainaren bitartez, nahiz eta gizakiok ahalmen hau murriztuta dugun). Funtzio hauek ondo betetzeko, izerdia tamainan ekoitzi behar da, noski: ez gehiegi eta ez gutxiegi. Izerdi gehiegi egiten dugunean arazo soziala bilakatu daiteke eta nola konpondu? Gaurkoan Oier Gorosabelek gorputzaren auto-sendatze ahalmenaren bidea esploratzea gomendatuko digu. Esperientzi izatekotan konpartitzeko ere eskatu digu.
Deja un comentario.