Izter atzeko muskuluen luzaketa
(ez nahastu FLT-07 ariketarekin; marrazkiak haren traza badu ere, ariketa guztiz desberdina da!)
Izter atzeko muskuluak (iskiotibialak) laburtuta agertzen zaizkigu sarri, gure bizimodu “modernoaren” eraginez. Ez zaio berdin gertatzen ortuko lan gogorra egiten duenari!
Iskiotibialen funtzio nagusia bikoitza da: alde batetik belauna kizkurtzen du (femurra eta tibia flexionatu), eta bestetik izterra atzeratzen du (femurra eta pelbisa). Ariketa honekin artikulazio biak luzatuko dituzu.
Iskiotibialak oso laburtuak badituzu, hoiek malgutzea lehentasunezko helburua izango da (bizkarreko mina guztiz kendu ahal izateko, esate baterako). Baina ez da lan erraza: ariketa egunero eta progresiboki egin beharko duzu, ekitaldi luzeetan, betiere minik hartu barik. Emaitzak ikusteko aste batzutan saiatu beharko zara.
Deja un comentario.