Jateko-pillaketa konpultsibuaz

Faustinan galletak, kertenetik txintxilizk.
Dietetikan adituak diñuenez, giza gorputzak koipia pillatzeko dakan erreztasuna abantailla ebolutibo modura ulertu bihar da. Zientoka millaka urtez, gure arbasuak ez dabe izan noiz jango ete zeben jakitzeko modurik. Horretara, gure gorputzak hori egitten ikasi zeban: aukeria zeguanian, errebentau arte jan; eta momentuan erabilliko ez genduan energixa hori, mitxeliñetan pillatu. Ahalmen hori garatu zebenak biziraun zeben, eta ez zebenak… galdu egin ziran; horregaittik esan leike abantailla ebolutibua dala.

Noiz jango ete dogun ez jakitze hori, gaiñera, oin dala denpora gitxi arte mantendu da. Zer dira ba 500 urte gure espezieak Lurrian daroiazen 200.000 urtietan? Gure fisiologixiak hori baiño askoz be denpora gehixago bihar dau koipian metabolismua aldatzeko, hori oin darabigun gizarte erosuak eta baketsuak luzaruan iraungo dabela suposatuta (ez daka zetan hala izan; baiña ez gaittian apokaliptiko jarri…).
Kontua da gure mitxeliñak hor dagozela, gure gorputzan koipe-gose-aseezin-instintibo-fisiologikuan eragiñez. Baiña arbaso gosetuen herentzia hau ez da bakarrik hor igartzen: baitta gure portaeren hainbeste detalletan be: dohan partitzen dan jatekuen jaialdixak, greba bezperetan jatekua pillatzeko joeria… marka genetiko sakon honen adierazgarrixa izan leikez.
Instinto honen arrastuak leku askotan topau leikez, eta jente klase guztiakin. Nik gaur parez-pare tokau jatazen kaso bi aittatuko dittudaz: zaharren egoitzak eta kartzelak, baiña egixa esan, hotelei edo ospittalei buruz be gauza bardintsuak idatzi ahal izango gendukez. Izan be, hónek leku guztiak ezaugarri bera dake: jatekua eta bestelako zerbitzuak ez dagozela erabiltzaillien esku. Elikagaixak bertako bihargiñak emoten deskue, eurak erabagittako kantidadian. Eta askotan ez dogu dana jaten. ¿Zer egin sobra jakun apurrakin?
Azalpena, ezin dot esan (psikologuen eremua da hori), baiña ondorixua badakitt: egoiliarrak sobrak gordetzen dittu, badaezpada. Batzutan ez dago arazorik, argazkixan lez: Faustinak (izen asmatua) galletak eta galletak eta galletak pillatu dittu kurpildun aulkan txintxilizk darabixan poltsa horretan, baiña etxako ezer ustelduko. Beste kaso batzutan, ostera, armarixotan eta arropa artian gordetzen dan frutiakin oso gauza “barregarrixak” gertatzen dira (auxiliarrak berba egingo balebe…). 
Kartzelan be, bakotxak bere jarrilekua daka jantokixan. Modulo barri batera allegatzen zaranian, lehelengo biharra horixe izaten da: libre dagon lekuren batez jabetzia, iñokin sesiñuan hasi barik. Gure azken “hotelian” mahaixak eta bankuak fijuak ziran, jakiña, ezin jaso eta jaurti ahal izateko. Azpixan egoten ziran kartoizko kajak: galleta paketiak, mantekilla eta mermelada indibidualak, frutia…
Ez billau zaharren eta presuen ohittura komun honetan arrazonamentu arrastorik, ez dago-eta halakorik. Gizakixan oiñarri-oiñarrizko instintua da bakarrik, eta esandako moduan, hoteletik kutxarillak eta xaboi pastillak konpultsiboki ohosten dittuanak, edo ospittaleratuta egonda sobra guztiak gordetzen dittuezenak zirkuito neuronal beretsua darabixe: gose kronikuak markautako espezie baten matrikulia.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*