Jentia billutsik

Irudi honek ondo laburbiltzen dau gure helburua

Gure seme zaharrenak 6 urte dittu; dagoeneko ordenagaillu asuntuakin nahikua ondo konpontzen da, badaki irakortzen, idazten… Orduan: bizi-legiak agintzen dabe dabenez, allegau biharreko momentua allegau da. Aurreko baten, billatzaillietan “chicas desnudas” eta halako gauzak sartzen topau genduan. Barre artian, eta zorixonez guri ezkutau barik.

Ez naiz ni horregaittik espantuka hasiko, jakiña. Neri gustatzen jatana, zergaittik izango da ba txarra iñondako? Hondartza nudistetara bagoiaz, etxian be umien aurrian ez bagara tapatzen… esan biharrik ez dago horrek ez deskuala ezelako arazo moralik eragitten. Baiña… jakiñekua danez, interneten danetik topau leike, hórren artian sexu hezkuntza sanorako komenigarrixak ez dirazen gauza asko.

Lehelengo erantzuna, bistan da, ordenadorian kontrol motak ezartzia izan zan: erabiltzaille desbardiñak konfigurauta, interneterako bahe batzu ipiñitta…

Oiñ: neurri horretara mugatziari gitxi eritxi gentsan. Gaixari buelta pare bat emonda, begibistakua da debeku hutsak ez dabela arazua konpontzen. Kontrara: tabuan xarma gehitzen detsa. Mutikuak jentia narru gorrittan ikusteko gogua zekan (oso gogo naturala, bestalde), eta hori asetzeko modurik ez. Horregaittik, billa ziharduan. Galeraztian, gogo hori amorru bihurtuko jakon, eta duda barik denporiakin gure kontrola gainditzia lortuko zeban. Azkenian bere kontura ibiltzeko, nahi dabena ikusten. Gu enterau barik, jakiña.

Hontaz konsziente izanda, zera pentsau genduan: ezin geinke gurasuok papel aktibuagua jokatu? Hondarrian jentia billutsik ikustia ona bada gure ustez… zergaittik ez da ona izango, ba, telebistan edo ordenadorian? Kontua material egokixa topatzia zan.

Horretara, billa hasi giñan. Inprobisatzen, argazkixak aukeratzerako orduan irizpide batzu ipiñi genduzen:

  • Arpegiko keiñuakin fóllame esaten diharduan jentia baztartu (porno industriako ajia dala eritxitta).
  • Sarketak, eyakulaziñuak, exzitaziño irudirik ez ondiok (umiak ez dakalako ondiok horrekin kuriosidaderik, eta bildurtu leikialako).
  • Irudi artistikuak, genitalen 1º planuak, familiak… billau genduzen bereziki.
  • Dibertsidade sexual larregi ez, momentuz: gizonak, emakumiak eta umiak bakarrik.
  • Mota guztietako gorputzak, kanon estetikuakin bat datozenak, zein beste guztiak (potoluak, meheiak, guapuak, zatarrak).

Halan, egun batzuren buruan argazki bilduma majo bat osatu genduan, ixa 300 ale. “Jentia billutsik” izeneko powerpointan lehelengo pasiak arrakasta apoteosikua izan zeban gure etxian: bai 6 urteko interfektuan aldetik, baitta bere 3 urteko anaianetik be. Ha izan zan festa eta karkaria! Azkenian, hainbeste “okela” ikusitta, umiak pizkat nekatu be egin jakuzen (gure helburuetako bat horixe berori zanez, oso ondo!).

Bi-hiru pase egin genduzen. Azkenetan, argazki guztiak ikusi biharrian, umiak aukeratutakuak anpliau genduzen bakarrik. Kuriosidadia gaika asetzen, detallietan denpora gehixago pasauta, eta bide batez euren gustuak ezagutzen. Politta izan zan (eta nagusixen bistia “alegratzeko” be ona, ze kristo!).

Hori oin dala hillabete inguru izan zan. Aste batzu dira ez dogula beste paserik egiñ, seiñalia momentuz kuriosidadia asetuta geratu dala. Noiz arte? Ezin jakin. Gero gerokuak!

Iñori powerpoint hau interesatzen bajako, HAMENTXE daka esegitta (55,7 Mb).

(OHARRA: diapositiben artian gure buruen 20-25 erretratu be bazeguazen; diskreziñuangaittik kendu dittudaz –badakizue oso lotsatixa naizela, jejeje -. Onena, bakotxak bere familia argazkixekin “pertsonalizatzia” izango litzake).

Bestalde, irudixen itturrixak be ipiñiko dittudaz, iñok beste aukeraketa bat egin nahi badau:

http://www.graciehagen.com/lllusions-of-the-body/

http://www.pereformiguera.com

http://www.theexposeproject.com/candice-whitman/

https://infonudismo.wordpress.com

http://www.trainermed.com/docs/blog_los_mejores.php?mas=1&codigo=2857-154338-03&blog=&usuario_id=2857

http://playachihuahua.com/Como-practicar-el-Nudismo-en-tu-Familia-p62.html

http://www.oocities.org/vallenatura/comentarios.html

http://www.que.es/ultimas-noticias/internacionales/201501161326-polemica-video-educativo-sobre-sexo.html

http://www.urbe.edu/UDWLibrary/InfoBook.do?id=9051

http://vivernopecadoeanovaonda.blogspot.com.es/2011/12/seu-cerebro-e-masculino-ou-feminino.html

http://naturismouruguay.org/photos

http://nudismo-naturismo.com/wellcome.htm

http://tusmujeresdesnudas.blogspot.com.es/

http://www.sexochicos.com

http://tusmujeresdesnudas.tumblr.com/

http://spunfish.com/es/33-maravillosos-desnudos-artisticos-fotografia/

http://www.x18.xxx/album/slideshow/88

https://conamorysinamor.wordpress.com/2012/02/07/anatomia-para-principiantes/

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*