Kakiaz

Egilea: Truebano. Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported lizentziapean

Baten, korputzeko txatalak asanbladan bildu eta sesiuan hasi ziran, ia euren artian zein zan garrantzizkuena. Garunak hartu zeban berbia, zentzunez:

  • “Duda barik, ni naiz garrantzizkuena: neugan dago pentsamendua, eta nik gobernatzen dok korputz osua nere inpulso nerbiosuekin”.

Bihotzak laster altxatu zeban boza; bero-bero eginda, hala esan ei zeban:

  • “Garrantzizkuena neu naiz! Zer egingo zenduke zu, garuna, eta korputzeko beste txatal guztiak neuk ez banetzue nere taupadekin odola bidalduko? Ah!”

Arnas sakon batekin lotsia gaindittuta, birikixak hasi ziran berbetan:

  • “Ez ahaztu gurekin: guk ez bagendu oxijenua korputz guztiandako hartuko, zer? Danok itto”.

Eta hala jardun zeben danak, batak bestia gitxietsi eta norbere merittuak aittatzen. Halako baten, bestiak diskutitzen zebizela, ordurarte nasai egondako ipurdiko zulua estutu egin zan isil-isilik. Pizkaka-pizkaka, heste aldian kaka akumulatzen juan zan, eta bihotzera odola gero eta zikiñagua heltzen zan; birikixak ezin zeben oxigenorik hartu horregaittik; garuna, odol zikiña eta oxigeno barik, mariatzen hasi ziran.

Halan, diskutitziari laga eta danok eskatu zetsen ipurdiko zuluari mesedez zabaltzeko, eta bera izendatu zeben korputzeko txatal garrantzitsuena

AURKEZPENA

Gaurkuan, gai-tabú baten sartuko gara. Arrazoi desbardiñengaittik, liseri aparatuan azken zatixari buruz ez da ixa berba egitten. Ez jente artian ezta medikuan partetik ez dogu komentarixo asko entzungo, heste lodi, ipurdiko zulo eta bere barrutik pasatzen dan kakiari buruz. Izatekotan, gaiñe-gaiñeko aittamenak izango dira eta, askotan, erdi-barrezka egindako “caca-culo-pedo” estiloko komentarixuak.

Ez zan halan aintziñan: nagusixak gogoratuko dira, mediko barik konpondu bihar izaten ziran lehenagoko etxekoandrak beti eskura izaten zebela lavativia, eta umien kakei asko erreparatzen zetsela diagnostiko legez. Hona, galtzen diharduan herri-jakitturixian beste elementu bat. Hortan behintzat, atzera egin dogu.

Egin daigun lehelengo liseri aparatuan ikuspegi orokor bat, gaurko gaixan kokatzeko. Hau da jatekuan ibilbidian eskemia:

  • Ahotik sartzen da, eta esofaguan behera doia.
  • Esofagotik sabelera sartzen da, bihotz ondo-onduan dagon cardias atian bittartez.
  • Sabel barrutik, piloro atetik heste meheira urtetzen da.
  • Heste meheian lehelengo partia duodenua da; bigarrena eta luzena yeyunua; eta hirugarrena iliona.
  • Ilionetik heste lodira pasatzen da jatekua, beste ate batetik zihar: valvula iliocecala.
  • Heste lodixan lehelengo partia hesteitsua da (bertan dago hesteizun edo appendix vermiformea), gero hestelodi gorakarixa, ziharkarixa eta beherakarixa datoz, eta azkenik hestelodi sigmoideua, ondestia eta uzkixa.

HESTE LODIKO IBILBIDE FISIOLOGIKUA

Modu orokorrian ikusi badogu, oiñ jatekuan bidian azken zatixan zentratuko gara.
Heste mehetik datorren valvula iliocecala hesteitsuan lateralian zabaltzen da. Hesteitsua eskumako ingle parian dago, eta zakutxo baten formia dauka; zaku horrek hesteizuna dauka txintxilizk: txitxara moduko apendizetxo bat, hortik “apendice vermiforme” izena. Heste lodixa, fibra muskular sendoz osatuta dago. Fibra muskular hónek kizkurtu eta errelajatzian, hesteitsutik gora bonbeatzen dabe jatekua, gibel parerarte; hor zeharkako bidia hartzen dau, ezkerreko azken sahietsan parerarte; hor heste lodixak behera egitten dau, ezker ingle parterarte. Tutua bigurtu egitten da eta pelvisan barruan sartzen da “S” forma bat eginda, “sigmoides” deritzan partia osatuz. Ondestia dator gero, zuzenian behera egitten dabena (gazteleraz “recto”) ipurdiko zulora heltzeko.

Egoera normal baten, ziriñak aurrera egitten dau geste lodixan zihar, eta ura galtzen juan ahala gogortu eta bolumena galtzen dau. Gorotza formatzen dan neurrixan, hestelodi beherakarixan pillatu egitten da; ondeste edo rektua hutsik egoten da denpora gehixenian. Halako baten, pillatutako kakiak ondestera pasatuko dira; orduan igarriko dogu kakaguria.

Momentu horretararte, kakian aurrerabidia inboluntarixua da; ondeste eta uzkixan sartutakuan ostera, ipurdiko zuloko esfinterra estutu ahal izango dogu kakaguriari tarte batez eusteko, harik eta leku lasai bat topau arte.

Leku eroso bat topatutakuan, kakaegiñian hasiko gara. Horretarako, nahikua izango dogu kanpoko esfinter boluntarixua (ipurdiko zulua) errelajatzia, eta gorotzak berez urtengo dau, hestian kontrakziño errefleju inboluntarixo harengaittik. Ez dago indarrik egin biharrik.

HESTE LODIXAN FUNTZIÑUAK

Heste lodixan funtziño nagusixa ura errekuperatzia da, eta kaka pillatzen juatia, kanpora botatzeko momentua heldu arte. Heste meheiko absorziño biharrak egitteko, jatekuak pasta urtsu baten formia izan bihar dau, ur askoduna beraz; heste lodira sartu orduko, elikagai guztia absorbiduta dago eta korputza ur hori errekuperatzen hasten da. Orain arte jateko biguna izan dana, mokordo gogorra bihurtuko da deskribatu dogun metro eta erdiko bidian. Idea bat egitteko: heste lodixan sartzen dan 1,5 litro ziriñeko (ur botilla haundixa), ipurtzulotik 0,15 litro urtengo dira (basoerdixa).

Funtziño nagusixa ura errekuperatzia izan arren, ba dira beste batzu:

  • Aprobetxatzeko moduko azken elektrolituak errekuperatzia.
  • Bakterien eraginez: azken partikula digeribliak digeritzia, eta honen ondorixoz K, B12, tiamina eta riboflavina ekoiztia.

Kakian konposiziñua:

  • 75ª ura da.
  • %8 hildako bakteriak
  • %8 dijeridu eziñeko materixalak.
  • %2 koipia

Bakteria hónen biharran ondorixo bat da gasa. Batez be C02, H eta metano gasak sortzen dira. Nabarmena da, baiña, pertsona batetik bestera puzkarren kopurua eta usaiña aldatu egitten dana. Hortan zerikusixa dauken faktoriak:

  • Elikagaixa: gai bat edo bestia izan, bakterien lana desbardiña izango da, baitta sortutako gas klasia.
  • Peristaltismua: kaka zenbat eta astiruago juan, orduan eta fermentaziño prozesu luziagua, eta gas gehixago.

Sabel eta heste meheian hainbeste gai ekoizten dira liseriketia egitteko; heste lodixan ostera, mokua ekoizten da batez be. Kaka gero eta gogor eta itsaskorrago bihurtuko danez, mokorduak aurrera egitteko biharrezkua izango da moko hau.

EGUNEROKO ARAZO BATZU, ETA AHOLKUAK

Osasunan autogestiñua lortzeko, berebizikua da gure buruan eguneroko gorabeherei erreparatzia. Hurrengo tarte honetan, etxietan sarri izaten doguzen arazotxo batzu deskribatuko doguz, eta gainditzeko aholku batzu:

  • Ipurtzuloko odoluzki, fisura, eta miña kaka egittian.
  • Diarrea.
  • Idorrerixa edo estreñimendua.

PERINÉ INGURUKO PRESIÑO-JOKUA

Askotan baiña, pertsoniak ez daki ipurdiko zuloko esfinterra errelajatzen, eta beraz kakiak ez dau urtetzen. Kasu horretan, muskulo abdominalak kontraidu egin biharko dira indarra egitteko; horretara, kakiak presiñora urten biharko dau eta problemak sortuko dira.

Jakiña: indar horrekin, estututako esfinter hori zabalduaraztian min hartuko dau, baitta batzutan zaurittu be. Izan be, ipurdiko zulua errelajatzia kostatzen jakon pertsonak, normalian, gitxittan egitten dabe kaka (idorrerixia); gorotzak, heste lodixan normalian baiño denpora gehixaguan egonda, gehixago gogortzen dira (ura galtzian) eta beraz, errez ulertu leike zelako konfliktua sortzen dan ipurdixan inguruan: batetik, zabaldu nahi ez dan esfinterra, eta bestetik, mokordo gogorregixak.

Era honetan, ez bakarrik ipurtzuloko zaurixak: baitta odoluzkiak be agertuko jakuz. Ondestian inguruan, hemorroide izeneko odol hodixak dagoz. Ipurdiko zulotik oso hur dagoz, eta kaka egitteko indar asko egitten badogu, sabel barruko presiño haundi horrekin ez dozu bakarrik gorotza botako; hortaz gain, heste parte bat be urten leike kanpora, galtzerdi bati bueltia emoten detzagunian legeztxe: horrek dira odoluzkixak.

Kaso honetan, asuntua ondiok gehixago konplikatuko jako pertsoniari: ipurdixa ezin errelajatzia, kaka gogorregixa eta ipurtzuloko zaurixei beste aje barri bat gehittuko jako. Gaiñera odoluzkixak, dauken igurtzi konstante horrengaittik, inflamatu eta min asko emoten badakixe. Pertsona horrendako, komunera juatia tortura bat izaten da.

Hau guzti hau ekiditeko modurik onena, kaka egittian ipurdiko zulua errelajatzia izango da. Egin aprobia, hurrenguan.

DIARREIA

Heste lodixak batzutan inflamaziñuak jasaten dittu (colitis), arrazoi desbardiñengaittik. Kaso hónetan, moko normalaz gain hestiak ur eta elektrolito ugari isurtzen dittu. Modu honetan, mokordo problematiko hori bigundu eta bizkorrago egingo dau aurrera, inflamaziñua osatzia erreztuta; eta ipurdiko zulotik diarrea forman urtengo da.

Kasu hónetan, onena korputzan garbiketa prozesua erreztia da: ez jan ezer, eta ur asko edan, ziriñakin galdutakua errekuperatzeko.

IDORRERIXIA

Egoera normal baten, kakiak 15 bat orduko bidia dauka hestelodixan zihar. Denpora hau luzatziari idorrerixia esaten detzagu, eta arrazoiak bi izan leikez:

Idorrerixa klase bi dagoz:

  • Atonikua: hesteko muskuluak “alpertu” eta ez dira kizkurtzen. Mobimendu peristaltikuak ahulegixak dira eta gorotzak ez dira aurrera propulsatzen.
  • Espastikua: hesteko muskuluen espasmua gertatzen da, kizkurtzian hestia estutu egitten da eta pasabidia itxi egitten da.

Korputzan erritmuak errespetatziak idorrerixarik ez izaten lagunduko dau. Kakaguria sentidu besain laster kaka egitten ez ba dogu, berezko erreflexuak ahuldu egitten dira. Kakaguriari eusteko ohitturia hartzen ba dogu, idorrerixa atonikorako joeria nagusittuko da. Umetatik armosatu eta gero kaka egitteko ohitturia hartzen dabenak ez dau idorrerixarik izango nagusittan.

Kaso bixetan egongo da idorrerixia, kakia heste barruan usteldu eta asko gogortuko dalako. Berau konpontzeko, neurri desbardiñak hartu biharko dira be:

  • Idorrerixa atonikuan, hestian peristaltismua estimulatzia izango da helburua. Honetarako adibidez, lagundu egingo dezku sabel gainian konpresa hotza ipintzia, 5 bat minutuz.
  • Idorrerixa espastikuan barriz, kizkurtutako heste hori errelajatzia izango da kakua: sabel gainian konpresa bero batekin lortuko dogu, 15 bat minutuz.

HESTE LODIKO KANTZERRA

Hau ez da, jakiña, etxian egunero topatuko dogun arazo bat, baiña ba dauka zerikusi dexente aurretik aittatutako arazo txikixekin.

Izan be, idorrerixa kasu larrixak egoten dira hestelodiko minbizi kasuen atzian, eta ez da kasualidadia.
Idorrerixa kasuetan kakiak 24, 48, 72… ordu egitten dittu heste barruan; gorotzetako pH aziduak eta usteltze prozesuak erasua dira hestiandako. Hillabetian honan egotiarren etxaku ezer gertatuko, baiña urtiak pasatzen badogu arazua hori konpondu barik, hestia sufritzen egongo da egunian 24 ordu, urtian 365 egun, urte askuan: eraso kontinuo honen aurrian, hestelodiko zelulak errez izan leikie degeneraziño kantzeroso bat.

KAKIAN AZTERKETIA

Umien gorotzak aztertzen dirazen moduan, nagusixen kasuan be hainbeste informaziño jaso geinke. Orokorrian, kakia zenbat eta kolore argixagokua, orduan eta osasuntsuago. Pertsonia txarto sentitzen ba da, kaken kolore arraruak bideratuko gaittu:

  • Zuri-grisa, gibela.
  • Horixa, behazuna edo vesicula.
  • Anaranjaua, aria edo pankreasa (edo zanahorixa asko janda).
  • Baltza: sabeletik hurrian hemorragixia.
  • Odola kaka barruan ba dago: heste meheia.
  • Kakia odolez estalitta ba dago, heste lodixa.
  • Kakia koipez estalitta ba dago, behazuna arazuak.
  • Kakia mokoz estalitta ba dago, heste arazuak.

XELEBREKERIXAK

Kuriosidade batzu:

  • ¿Zergaittik sartzen da kakaguria bildurra daukagunian edo azterketa baten aurrian? Esan dogu lehenago, heste lodixan ekoizten dan gai printzipala mokua da la, gorotz gogorrak labandu eragitteko. Egoera emozional batzutan, moko produkziño hau asko igotzen da, estimulo parasimpatiko baten bittartez. Halan, gorotzak labandu eta kakalarrixa sentiduko dogu.
  • ¿Zergaittik sartzen jaku kakaguria kafia hartzian? Sabelan sarrera partian ba dagoz errezeptore nerbioso batzu; jatekua esofagotik sabelera sartzen danian, errezeptore hórrek estimulatu eta “erreflexu gastrokolikua” sortzen da: heste lodixa hustutzeko kontrakziñua. Kafeina edo bestelako gai irritantiak efektu hau biderkatu egitten dabe; horregaittik, kafia hartutakuan kakaguria sentitzen dogu.

LAVATIVAK

Penagarrixa da gaur egunian osasuneko munduan hestelodiko hidroterapixia zihero ahaztuta egotia. Etxian bertan arazo askori aurre egiteko kapaza dan sistema sinple eta merke hau etxako bape gustatzen industria farmazeutiko boteretsuari. Gainera, aro mojigato honetan osasun profesionalak lotsatu egiten gara paziente bat billuzik ikustian, eta euren kaka eta txixa ikutziak higoña emoten dezku. ¡Zelan aginduko doguz ba lavativak!

Hala eta guzti be, erremedixo xume honek itzalezko mesediak ekartzen detzaz pertsoniari, eta hori aintziñako etxekoandrak ondo ekixen. Horregaittik, oin dala urte batzu arte etxeko botiken kajoian beti egon da lavativia, eta ohittura hori berreskuratzia gomendatzen detzuegu. Lavativa bat, izatez, txintxilizka daguan ur poltsa bat da, gomazko tutu luze batekin, grabedadian pixuaz ura sartzen dabena. Baiña ba dagoz be halako gomazko madari batzu (enemak), sartzeko sinpliaguak eta antzerako efektua daukenak: heste lodixa urez betetzia, gero botatzian kakia etara eta hestian garbiketia eragitteko. Honek mesede haundixak ekarri leikez eguneroko molestia askondako:

  • Idorrerixia: atonikua ba da, ur hotza; espastikua ba da, ur epela.
  • Sukarra: hasierako fasian (hotzikarak), sukarrari lagundu ahal izango detzagu lavativa beruen bittartez; kalentura oso haundixetan (41-42º), lavativa hotzak tenperaturia jaitsiko dabe.
  • Colitis, infekziñuak: inflamaziñua sendatzeko kaka kanpora lehen bait lehen botatzia interesatzen jaku, hestiari deskantsua emonda.
  • Odoluzkixak: ur hotzan kontrastiak zirkulaziñua hobetzen dau.
  • Buruko miñak: ur hotzakin, efektu erreflexu interesgarri hau daukagu.
  • Insomnixua: efekto lasaigarri sendua dauka.

Lavativak albokera etzinda edo kuklilletan jarri bihar dira. Sartu biharreko ur kopurua aldatu egingo da pertsonian tamañuan arabera:

  • 0-2 urte: litro laurdena.
  • 6 urte: litro erdi.
  • 12 urtetik aurrera, litro bat.

Uraren sarketa erritmua geldixa izango da, molestixarik ez emoteko. Behin sartutakuan, ura ordu laurden inguru mantenduko da barruan, eta gero komunean eseri eta bota egingo dau.

Urari gai gehigarrixak ipiñi ahal izango detzegu, lortu nahi dogun efektuari laguntzeko:

  • Gatza: ura fisiologikoagua egitteko.
  • Kamamillia: idorrerixa espastiko baten hestia errelajatzeko.
  • Jaboia: idorrerixa atonikuan peristaltismua aktibatzeko.
  • Ura orixuakin: lavativak askotan egitten ba gabiz, hestian paretak ez sikatzeko.
  • Orixo hutsa, ur barik: kaka oso gogorrak biguntzeko, fisura anala ba dago batez be.

4 Comments en Kakiaz

  1. Joder, Ogrosabel:

    Egundoko eskolia emon doskuk. Zorixonak!

  2. Ikigarriya. Eta argazkian agertzen dan txorongo hori heurea dok ala?

  3. Ospitalean ingresauta dagozan atso-agure askoren kezka bakarra hori da: libratzea. Bardin bihotzekoak zein minbiziak jotakoak. Bestea, bigarren mailako gauzak ei dira.

    Alde batetik, askoz be hobeto holan eurendako, «lehen mailako» kontu horietan pentsetan badabe eta ez beste gauza batzuetan.

  4. Patxi: instintuak uste baiño gehixagotan ondo gidatu nahi gaittu, eta ez detzagu jaramonik egitten. Kongestiño abdominal bat arintziak bai minbizi, bai bihotzeko eta bai beste arazo askotan oso lagungarrixa izaten da. Ein kasuuuu…. atso-aguriei.

    Bego eta Mendigreen: ikusten dot fibra sensiblia ikutu detzuetela. Nere aholkuak probau, eta gero emaitzak komentau.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*