Kalian ibiltzeko deanbuladoriak (“taka-takak”)
Irudixa: andadoresadultos |
Ibilkeria errezteko elementuok pazientian egoeriari egokittu egin bihar diraz. Edozerk ez dau edozeiñendako balio, eta artikulutxo honetan kalian ibiltzeko deanbuladoriak izan bihar dittuezen ezaugarrixak azalduko doguz.
Izan be, modelo desegokixak segurtasun sentsaziño faltsua emon leikie, istripua izateko aukeria gehittuta. Fraktura batek pertsona nagusixan bizimodua atzerabuelta barik izorratu leikianez, gure deanbuladoria ondo aukeratzeko tartia hartzia mereziko dau.
Ortopedia dendetan modelo asko topauko doguz. Baiña kalian erabiltzeko deanbuladoria ba da, hónek izango diraz ezinbesteko ezaugarrixak:
1. Kurpillak: neumatikuak (inflatzekuak). Kaleko koskak hobeto amortiguatzen dittuez, gitxiago labantzen dabe, estabilidade hobia emoten dabe.
Kurpillak: Soy paciente de SAMU |
2. Dragia: nagusi batzu, aldapan behera, abixaria hartzen doiaz eta ezin izaten dira geldittu, kolpia hartu arte. Dragiari sakatuta, aldaparetan hobeto ibilliko dira.
Dragak: Soy paciente de SAMU |
3. Jarrilekua: gure pazientiari ibiltzia kostatzen jakonez nekatu egitten da; inguruan jarrilekurik ez badago txarto pasau leike, bereziki zirkulaziñoko arazuak badittu. Horretara, hobe deanbuladorian bertan jarrilekua izatia.
Jarrilekua eta banastia: Soy paciente de SAMU |
4. Banastia: esku bixak okupauta dittuanez, etxe inguruko errekauak errezago egingo dittu modu honetan. Ez da garrantzitsuena, baiña akulua izan leike kalera urtetzeko, halako pazientiak etxian geratzeko izaten daben joerian kontra.
Aholku basikuak dira, baiña gure nagusixa kalian seguruago ibiltzeko garrantzitsuak. Samuel Gil fisioterapeuta katalanak argitaratu dittu bere blogian (Soy pacientede SAMU), argazkixekin batera; eta gure pazienteren batzuei interesauko jakelakuan, hona ekartzia pentsau dot.
Bideo dibertigarri hau ere handik hartutakoa da; deanbuladoredun gizon alemana, kalian suertatzen jakozen arazotxuak konpontzen.
Deja un comentario.