Katuarena
Argazkiak.org | Katuarena © cc-by-sa: txikillana
Hemen duzue ariketa klasikoen artean klasikoenetakoa. Teoriak teoria bizkarrezurraren malgutasuna ezinbestean mantendu beharreko gauza da, eta horregatik ariketa hau metodo desberdinetan aurkituko duzue izen desberdinekin.
Funtsean, ariketa honekin orno dortsalen flexibilitatea mantentzea nahi dugu. Bizkarrezurreko atal honen mugikortasuna txikia da berez, sahietsak direla-eta; horri lanbide estatikoa gehitzen badiogu (ordenagailuan, tente geldirik…) urteekin mugikortasun txiki hori ere galduko dugu. Ariketa errez honekin bizkarreko flexio eta extentsioa landuko dugu, gaurko bizimodu “modernoan” gutxitan egiten den mugimendua alegia. Bizkarra bera ondo mantentzeaz gain, haren aurretik dauden erraiak mugiaraziko ditugu (sabelaldekoak, diafragma, bularrekoak) dijestio, arnas eta kardiozirkulazio arazoak izateko aukerak gutxituz.
Arnasaren erritmoan (zenbat eta astiroago, hobe), 5 bat minutu pasa ditzakegu katuarena egiten. Zure etxean egin dezakezu noski, baina luzaketa bikaina da kiroldegian egiteko ere. On egin!
Deja un comentario.