Kirola, interesen gatazka

Urnietako XVI. Argazki Rallya CC BY-SA: Lopez, Arkaitz

Gurian, kirolarixan osasunak gehixago ardura desku… Zuzendari Deportibuan interesak baiño.
Orokorrian, enpresarixei kirolarixan 18-40 urte arteko epia interesatzen jako (22 bat urte), errendimendua maximua izateko. Hortik aurrera… kirolari beteranuak ostikada metaforikua jasotzen dau, ganadu barrixari lekua egitteko.

“Urrezko urtietan”, kirolarixak ez leuke bistatik galdu bihar urte asko geratzen jakozela ondiok kirola egitteko: 40tik 90ra, esate baterako (50 urte). Baiña á-migo: txarto sendatutako lesiñuak… errendimendua hobetzeko drogak (legalak nahiz ilegalak)… artikulaziñuei emondako tratu txarrak… eziñezko bihurtu leike adin batetik aurrera kirolaz gozatzia.
Kirol profesionalian zabiziela, ez itsutu, eta Kirol Zuzendarixari jaramon egin… zuen etorkizuneko osasuna ahaztu barik. Olatuan ur-bitsetan egotian plazerra haundixa da, konforme; baiña gero haitzen kontra lehertu bihar bagara… ez dau merezi.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Nire kirol idoloak | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*