Klitoris ablazioa Vs. Takoi altuak

Klitoris ablazioa Irudixa: Gineblog http://www.gineblog.com/ginecologia/patologia-genital/mutilacion-genital-femenina-tipos-consecuencias.html

Aurreko baten, izperringirako, ideia probokadore xamarrari oratu netsan: takoi altuak klitoris ablaziñuan pare jarri nittuan, emakumian osasunari eragindako kaltiari dagokixonez. Boutade bat izan arren, banekixan ez nintzala egittik oso aparte ibilliko.

Azpimarra saiuan be horri buruz berba egittia adostu genduan. Baiña Eneko Txurruka espezialistiakin batera ipiñi ninduen, eta galderaren batekin jokoz kanpo ez gelditzeko (asko inprobisatzen dogu), takoien eta klitorisan ebakuntzian kaltiak aztertzen hasi nintzan, hobeto konparau ahal izateko. Hauxe da emaitzia.

Klitoris ablazioa

Irudixa: Gineblog

Klitorisa ebatia

Hasteko, ebakuntza mota desbardiñak egitten dirala argittu bihar da: klitorisa estaltzen daben azala bakarrik erauztetik, organua bera eta ezpain txikixak kendu arte; zenbat eta gehixago ebagi, orduan eta haundixagua kaltia. Kasu batzutan, gaiñera, aluan sarreria josi eta estutzen da bebai (zirkuntzisiño faraonikua).

Arazuetako batzu mutilaziñua egin eta segiduan agertzen dira:

  • Odoljarixuak.
  • Ondoko organuen zaurixak.
  • Infekziñuak.
  • Txixan erretentziñua.

Halan be, epe luzerako ondorixuak be ez dira gitxi:

  • Sexualidadia baldintzatzia: plazerra igartzeko ahalmena jaitsi egitten da. “Zirkuntzisiño faraonikuan” kasuan, gaiñera, batzutan sarketia egitteko haragixa ebagi egin bihar izaten da (ezkon gabian, tipikoki, eta ez baldintza higienikorik onenetan).
  • Txixan infekziño kronikuak.
  • Hillerokuan arazuak (dismenorrea, hematocolpos).
  • Antzutasuna.
  • Erditze arazuak (etenak, fase expultsibua oztopatzia, fistulak…).
  • Arazo psikologikuak: antsiedadia, depresiñua, sexuari izua, erruduntasuna, umillaziñua, menpekotasuna… (ikerlarixen arabera, klitorisa erauzittako neskak, umetan bortxatutakuak izaten dittuezen antzeko ondorixo psikologikuak dittu).

 

Takoiak

Hasteko, esan daigun oiñetan izaten dirazen arazuetatik %10a berez gertatzen dirala; beste %90a ohittura txarren eragiñez dira. Emakumiak, gizonak baiño %400 oiñetako arazo gehixago izaten dittuez, eta hau zati haundi baten takoi altuen eragiñez da.

Takoiak oiñetako pisuan distribuziñua asko aldatzen dau.

  • Egoera naturalian (ortozik), pisuan %60a orpora juaten da, eta %40 oin-bularrera (metatarso-behatzak). Distribuziño hau bizimodu dinamikua dakan pertsona batendako egokixena da.
  • Bizimodu estatikua dakan pertsonia, barriz, 1-2 zmtako takoi batekin hobeto ibiltzen da. Modu horretan, orpuak %50 eta oin-bularrak %50 jasaten dau.
  • Hortik gorako takoiak pisuan distribuziño naturala itzuli egitten dabe: zenbat eta altuago, orduan eta pisu gehixago doia oin-bularrera (takoi altuenetan, %100tik hurre). Bertako hazur eta artikulaziñuak ezin dabe halako presiñorik jasan, eta hortik arazuak.

Begibistakuenak oiñetan izaten dira:

  • Puspuluak, bursitis, kalluak… presiño lekuetan.
  • Behatzetako deformidadia: ohizkuena 1ºeta 5º behatzak barruraka okertzia izaten da (juanetiak…); euren presiñua sahiesteko, 234 behatzak erpe formia hartzen dabe (maillu-behatzak).
  • Kallo haundi bat oin azpi erdixan, aurrekaldian (maillu-behatzak metatarsiano hazurren buruak beheraka sakatzen dittuezelako).
  • Neuromak, metatarsiano artian doiazen nerbixuak estutzian.
  • Behatzoskoletako arazuak (onddoak, haragixan sartzia) batez be 1º behatzian, zapatia eta beste behatzen artian estututa egotian.
  • Sesamoiditis (juanete barrukaldeko hazur txiki osagarrixen inflamaziñua).
  • Estres-frakturak.
  • Egonkortasun faltia (esgintziak egitteko erreztasuna).
  • Akiles tendoian inflamaziñua (zapatian atzeko ertzak zapalduta).

Halan be, gorputz guztia oiñen gaiñian bermatzen danez, ondorixuak poliki-poliki gero eta gorago igartzen dira:

  • Bernetako muskuluak laburtzen dira (bikixak, soleua, behatzetako flexoriak).
  • Takoi altuekin , orkatillak muturreko flexiñuan doiaz. Halan, aldapan behera adibidez, orkatillak ez dabe gehixago emoten eta, falta dan flexiñua belaunak eta mokorrak egin bihar izaten dabe (artrosis eta tendinitis arazuak).
  • Gerrixa hiperlordosisian derrigortzen da. Ipurdi urtenakin batera, sabeleko muskuluen hipotonia, eta dortsalen hiperzifosisa errezten da.
  • Kolumna dortsal eta zerbikal mailletako arazuak, bere ondorixuekin (torax, besuak, burua…).

 

Ondorixuak

Ze uste dozu, irakorle? Zer da zuretako kaltegarrixagua pertsoniandako: klitorisa ebatia ala takoiekin ibiltzia?

Zer esanik ez: lehelenguak eragindako sufrimentu psikologikuak ez daka parerik bigarrenian, batez be kontuan hartzen badogu bata derrigortuta egitten dala, eta bestia borondatez. Halan be, gorputz fisikuari eragindako kaltietan, nik mailla berian jarriko neukez: bai kaltien bolumenian (zeozelan esateko), bai ekonomia aldetik begiratuta, lesiño desbardiñen tratamenduak suposatzen daben gastuari (publiko zein pribatu) erreparau ezkeriok.

Nere aldetik, hónek dira ondorixuak:

  • Bizimodu dinamikua dakan pertsoniak ez dittu takoirik bihar; gizakixan gorputza korrika eta saltoka ibiltzeko prestauta dakagun neurrixan (hala bizi izan da Homo sapiensa juan dan 195.000 urtetik oin dala 500 urte eskaserarte).
  • Bizimodu estatikua dakan pertsoniak, ostera (dendarixak, bulegarixak…), mobimendu falta horrek eragitten detsan kalte posturala konpentsatzeko, zentimetro 1-2 inguruko takoia bihar izaten dau. Hori, kirola egin ezian (kaso horretan, takoi txiki hori be ez da premiñazkua).
  • Takoien asuntuak be aldagarri batzu badittu: takoi altuak kaltegarrixak izanda be, ez da izango bardiña buleguan, egunero 8 orduz, janztia; edo zapatuetan bakarrik, parrandarako; edo urtian behiñ Gay Harrotasunan desfilian.

Edozelan be, begibistakua da takoi altuak sarri erabiltziak osasun arazo asko ekartzen dittuala. Lehengunian esandako lez, danok gagoz hortan ados: erabiltzaille, zein osagille. Baiña… danok hori jakinda be, harrigarrixa da errealidadiakin gertatzen dan txokia. Txurruka podologuak off the record kontautako anekdota honetan oso ondo igartzen da txoke hau: emakume nagusi bat, juanete larrixak operau barri (metatarsianuak hautsi, zuzendutako posiziñuan torlojuekin lotu…); ohian dagola, bere benda eta puntuekin, podologuari galderia: “Eta… noiz jantzi neikez takoiak barriro?”.

Honen aurrian, errezena: “Apaga y vámonos” pentsatzia da, eta beste barik jente horren oiñetako arazuak tratatzen segitzia (azken fiñian, hortik bizi gara gu). Halan be, gutako batzu ez dogu etsitzen: momentuz, pazientiei takoi altuen zentzugabetasuna azaltzen saiatuko gara aukeria dakagun guztietan.

 

Erreferentziak

Datu guztiak hamendik etarata dagoz:

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*