Lagun zaharra
- FERNÁNDEZ DE MENDIOLA, Francisco. 2007. Isaac Puente. El médico anarquista. Txalaparta. 290 pp. ISBN:978-84-8136-489-7
Liburu ona. Exhaustibo xamarra, baiña halan be ez dok astuna egitten. Jakiña: bere interesen arabera, batek zati bat edo bestia gehixago aprobetxauko jok, edo polikixago irakorri. Baiña egitturia argixa dok, eta aspaldittik ezagutu nahi neban lagun zahar honekin ganoraz topo egitteko balixo izan destak. Liburuan amaieran datorren antologixan, Isaac Puenten idazki batzuk irakorri lajeikez; eta bibliografixan -exhaustibua baiña, autoriak berak esanda, igual osua ez- datorren idazlanen zerrendia oso luzia dok, Puente hobeto ezagutzeko eta gehixago ikertzeko hari lagungarri ona. Urte askotarako, Isaac!
Hamen, beste iruzkin pare bat Paperjale.eus-en lagatakuak:
- Oso ondo egindako liburua: Puenteren bizitzia zitz eta mitz azalduta egon arren, ez da «datu pillaketa hutsa» (arrisku hori egoten dok, dan-dana kontatzen danian), ez bada eze arrazionalki antolatutako idazlana. Zentzu horretan, liburu honek hiru autore jittuk, eta hala agertu biharko litzakek azalian (barruko izenburuetan agertzen dan modura): Francisco Fernandez de Mendiola, Antonio Rivera eta Jose Vicente Martí Boscá. Mendiolak, bistan dok, liburuan koordinaziñua jaroiak, maeztuar batek emon leikixon plus lokalakin; baiña beste bixak, bata politikia eta bestiak osasuna landuta, ixa liburuan erdixa idatzi juek! Riverana -daitort- gaiñetik baiño etxuat irakorri, hardcoreegixa neretako; Martí-ña, ostera, oso interesgarrixa egin jatak, eta iñoiz berrirakurketa pausatuago bat merezi dabelakuan najagok. Gaiñera, Puentek argitaratutako artikulu gehixenen erreferentzixia jaukak, iñoiz antologia edo idazlan osuak argitaratzeko gidoi modura balixoko lajeukek.
- Beti erreferente, beti berari buruz gehixago jakitteko gogua. Liburu hau irakortzia, egarrixakin eratia moduan izaten jiharduk.
Deja un comentario.