Lander Fernandez Arrinda pazientiari
Ondarroa, 2008ko Urtarrillan 22xa.
Kaixo Lander.
Zure gutunari erantzuteko, lehelengo konklusiñua emongo detsut eta gero arrazonamendua. Konklusiñua lasai egon zaittian da, egitten zabizen guztia ondo egitten zabizelako.
Oin darabizun aktibidade fisikoko programia oso egokixa da; batetik kirol dinamikua egitten dozu, baiña bestetik gogua edo alderdi mentala orekatuta mantentzeko “ariketak” egitten dozuz be (yoga, meditaziñua) eta hori bereziki garrantzitsua da gartzela baten (espetxeratuen arazo gehixenak hortik etortzen dira). Beraz, zure eguneroko disziplina hori ezin hobia da. Hori bai, lasai ibili eta zorrotzegi ez jokatu zure buruakin: malgua izan bihar zara bebai, egin kontu, urdin batek puteatzen bazaittu eta egun horretarako pentsauta zekazun programia ezin badozu bete… ez da ezer gertatzen. Zure eguneroko bizimoduan horrenbeste zaintzen bazara, egunen baten kale egittiak ez detsu ezelako kalterik ekarriko eta lasai ibilli.
Aktibidade fisiko honek eguneroko tentsiñuak askatzeko modu paregabia da zuretako. Espetxian tentsiñuak modu bitakoak izan zeinkez: “por acción” (puteatzen zaittuelako) eta “por omisión” (aktibidade faltak, gelditasunak eragindakua). Bixendako balixo dau zure disziplina horrek. Eta hórrek tentsiñuok askatziaz aparte, gorputza eta gogua sendotzen zabiz egunero, eta beraz resistentiagua bihurtzen zara erasuekiko. Tentsiñuak askatzen “osatzen zara” eta gorputz/gogua sendotzen “ez zara gaixotzen”. Emaitzia, jakiña, ona da: asko saiatzen bazara, kartzelaldi osuan ondo mantentzeko gai izango zara –honek zure lagunendako eredugarrixa izango dalarik- eta espetxetik urtendakuan zure familixakuak larrosa baten modura topauko zaittue. Segi bide horretan.
Azken fiñian, kartzelaldixa monasterio baten bizimodua lakotxia dala esan geinke: txarto eruan ezkeriok, amesgaizto bat bihurtu leike; baiña modu egoki baten erabillitta, bertako diszipliniak ikaragarri sendotu leike pertsonia.
Arnasketen gaiñian galdetzen destazu. Egunero lurrian etzinda egitten dozula diñostazu, eta zure zalantzak saio bakotxan denporia eta ia ondo egitten dozun edo ez jakitzia dira. Jakin bihar dozu arnasketa mota asko dagozela, eta depende zein dan gure helburua, era batekuak edo bestekuak erabilli geinkiazela. Gauzak halan, nere ustez zuri gehixen komeni jatsuna arnas abdominal purua da. Bai espetxeko bizimodu normalian, baitta kirolian zabizela, saiatu zaittez ahal dozun neurrixan sabela erabiltzen. Modu horretan, nerbio sistema orekatu egitten da eta aktibidade fisikorako indar asko sortzen. Denporiari buruz, ez arduratu: 15 bat minutuko saiuak egin zeinkez adibidez, baiña gero zure bizimodu normalian be jarraittu zeinke arnasa sabelakin hartzen, egun osuan bebai.
Yoga kontuetan, egixa esanda ez naiz aditua. Dana dala, dakitten apurrangaittik esango detsut ez dala “siniste” kontu bat. Yoga ariketak eragin fisiko sakona dake, bai gorputzian eta baitta goguan be, eta hori biokimikoki neurtu leike. Jakiña, jarrera mental egoki batekin lagunduta, eragin biokimiko hau biderkatu egitten da.
Denporiari buruz, arnasakin esandako gauza bera esango detsut: ahal badozu, egon zaittez egun guztia yogako jarrera mentalakin.
Kirolari buruz, zure zalantzak banan banan:
- ¿Tentsiño altua badozu, ona ete da futbito eta gimnasioa? Batetik, zuk dakazun tentsiño altu hori ezin dogu esan patologikua danik, eta ez da kontraindikazio bat. Bestetik, intentsidade ertaineko kirola, modu regular eta progresibuan eginda, txarra ez: ona da tentsiño altua dakan pertsoniandako.
- Korrika astian zenbat aldiz egittia da aproposena: ¿3, 4, 5? Printzipioz, ez dago neurri aproposenik. Zure goguan arabera. Gustokua badozu, ondo sentiduarazten bazaittu, egin astian bostetan. Gehixago ez: korputzak tarteka-tarteka deskantsua hartu bihar izaten dau-eta.
- 10 km 47 minututan egitten dozuz ¿ona ete da denpora hori jaistia, erronkak markatzia? Ez da ez ona ez txarra; entrenamenduak progresibuak izan leikez (indartsuago jartzeko) edo gorputza ondo mantentzeko. Zure helburua gero eta indartsuago jartzia ba da, progresiñua modu desbardiñetan egin zeinke: denporia jaso (intentsidadia mantenduta) eta intentsidadia jaso (denporia mantenduta). Ez da txarra ez, erronkak jartzia.
Hasierako lerruan emondako konlusiñua errepikatzen detsut: ondo zabiz. Aholkutxo hónek hobeto ibiltzeko balixo izan badetsue, ni pozik. Beste galderarik badakazu, lasai idatzi.
Besarkada haundi bat zeuretako, eta beste bat zure horko lagunekin banatzeko.
Zure gutuna espetxean jaso nuen, ta atzo orri hau ikusi nuen. Bibaliko dizut kezkaren bat behar badut. MILESKER!