Lekeitioko Kiroldegian, 60 urtetik gorakuendako

Entzun ondo, Lekeitio!

Maiatzian zihar, 60 urtetik gorakuei zuzendutako 6 kirol saio egingo dira Lekeitioko kiroldegixan. Martitzenetan eta eguenetan, 9:30etatik 10:30ak arte. Gidatutako saiuak izango dira, noski, nagusixendako apropos prestautako ariketa desbardiñak: indarra, malgutasuna, oreka, postura, jokuak, arnasa eta errelajaziñua. Suabiak danak, eta behiñ ikasitta eguneroko bizimoduan errez egittekuak.

Gure aldetik oso interesgarrixa eresten detsagu. Askotan hamengo eta hango miñez etortzen jaku jente nagusixa, eta euren ohitturei buruz galdetzian, aktibidade fisiko aldetik zero patatero egitten dabela konturatzen gara. Kirola egittera animatzen doguzenian, arpegi arraruakin begiratzen gaittue, “Kirola neu??” esaten lez, eta nahiz eta saiatzen garan erakusten euren edadian be gorputza mobitzen hasi leikiala, askotan ez dira oso konbentziduta urtetzen. Zentzu horretan, halako ekimenak oso lagungarrixak dira, eta fisioterapeuta guztioi eguneroko biharra errezten deskue. Eskerrikasko hau promobidu dabenari!

Eta zuek, irakorliak, ia guraso zaharrak konbentzitzen dozuen hamen apuntatzeko. Ez jatsue damutuko!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*