Madrillen, osteopatia + Entzutegi Nazionala
Madrid, 2008ko Iraillan 18-21.
Argazkiak.org | Gaztela Plaza © cc-by-sa: txikillana
Eguena; Gaztelako Plazako epaitegixak, 8.45.
Zalantzia najekan, ia nere itxura normalekin –enok galaz jantzi Madrillera etortzeko- arazorik izango ete neban gure kapittaleko esfera altuetan mobiltzeko. Honuzkuan baiña, erdi-lotan, 2003ian Entzutegi Nazionalian egon nintzanekua ekarri najuan gogora. Hango itxura kutre-eskasak harrittu ninduala. Adibide bat ipintziarren, Txantxazelaiko frontoipian zeguazen aretuen kutretasun bera. Efectivamente: hona sartzian be, konfirmauta geratu dok “basta ederragatik, asto dük astua” atsotitza; marmolez tetxurañok estalitta egonda be…
Bidai nasaixa egin juat; trafikorik bape, atsegiña eta guzti izan dok Urkiola iratargipian pasatzia. Bittorixako basamortua ordu txikixetan… Graziak lo seko geratu naizela iza autobusaldi osuan, horretara fresko ez baiña tamañuan aguantauko juat klaseko martxia, biajiak eta lurretaratzia.
Etxakat esperantza haundirik Ezuneta zaharran burdiñak errekuperatzeko; halan be, etxatak gustatzen gauzak erregalatzia eta ondo egokittu jatak Madrillerako txango hau. Ikusiko juagu zein aspertzen dan lehenago.
Argazkiak.org | Gizaburuagako pistolak © cc-by-sa: txikillana
Eskolan, 10.00.
Tira ba; nahikua funtzionarixo majua tokau jatak, Euskalherrixan oporretatik etorri barrixa. Emon jestak informaziño pizkat, dana dala Gernikako Epaitegittik pasau biharko nok barriro. Egoera barregarrixa: “Las pistolas las encontró mi compañero” azaltzen nik, eta “¿Es usted policía?” berak ahopeka, eta ezetz espeleologua nintzala eta Urdaibairi buruz berbetan… barriketarako gogua jekan bai, emakumiak.
Handik hona, ordu erdi. Eta egoitza laberintiko honetan topau juat klasia: sei lagun, isilttasun inkomoduan (eurendako) eta… ¡San François proiektoria konpontzen! Etxakat esperantza larregirik baiña.
Barixaku goiza.
Bart illunabarrian, gaur egunsentixan. Paisaje honek Aranjuezeko leihosarietatik ikusten genduana ekartzen jestak gogora.
Argazkiak.org | Egunsentixa © cc-by-sa: txikillana
Barixaku gabia.
Kañak eta kañak. Klasekuekin Dosdemayon. Pintxuak. ¡Kamisetekin zoratuta dagoz! (eta ni aspertuta). Karrantzan akupuntura orratzetan. Hankak-Garbitzeko-Lekuan Rodrigo aspaldikuakin barriketaldi atsegiña. Tabernako tetxuan, antxiñako gas-argixen tutuak. Beste Rodrigon marrazki pornografiko-lisergikuen erakusketia. Itzultzailliak, artistak, historialarixak. Fuenlabradako bidian hirutan galdu; hamaiketan etxerako bidia hartuta be, ordubatetan allegau.
Zapatu eguardixa.
Seminarixo hau perogrulladia dok: teknika barri-barrixak, bost ikasiko genduzen guztira. Beste guztiak ostera, kranealian ikusittako eurak diraz, baiña argazkittik gizona kendu eta umia ipiñi. Eta gaiñera, irakasle eta monitoriak sarri konfunditzen dira (eta ni konturatzeko…).
Dana dala, uste juat hamendik aurrera paziente txikixak asko ugalduko jatazela. Hau zumitzezko kaosa bada be, banasta ederra egitteko materixala bajagok hamen, baitta gogua eta ahalmena.
Argazkiak.org | Izan edo ez izan © cc-by-sa: txikillana
Zapatu arratsaldia.
Kaña bat eta ¡tira! Goiz da ta lagunduko zaittuet hostalera. Aurretik kotxian billa baiña, kasakristora. Ordu ta erdi ataskuan. Hurrengorako ostatua eskasa ei dala… Han laga dittudaz aparkau ezinda, eta ni etxera.
Hamendik nabillen guztietan, pentsamentu bera: zelako entretenigarrixa dan jentiari begiratzia. Ez dok libururik bihar. Txindurri-abixia. Momentu batzutan estresa, baiña motrolloittik urten arte konturatu ez. Hasieran danari begira eta alerta, gero madrildarren behi-begiradiakin aurrera eta atzera, mazan sartuta.
Domeka goiza.
The new sentsation. Nobedadia dok, klasera ondo lo eginda eta aje barik etortzia. Hau ez dok diruakin ordaintzen…
Pena pizkat emoten jok Madrillen lau egun pasau eta bertako bizimodu aberats eta erakargarrixa ixa probau barik juatia. Estresak gorabehera, bai merezi jok-eta opor egun batzutarako hona etortzia. Guk ostera, zortzi ordu ikasgelan eta ozta-oztan jaukagu holgetarako denpora eta gogorik. Ezin trankil geratu, lotara goiz juatiarren; eta ezin esnatu gero, apur bat berandutu egin zalako.
Domeka eguardixa.
Argazkiak.org | Pediatria ikastarua © cc-by-sa: txikillana
EOM-ko irakasle izateko baldintzak:
- Etorrixa, belozidade arpegixakin ahal ba da.
- Hipotesis bat argumentu anatomiko, fisiologiko eta biomekanikoz defenditzeko kapaza izatia.
- Alderantzizko hipotesisa argumento mota bardiñakin, eta arpegiko keiñua aldatu barik defendidu ahal izatia.
Euzkiko Portal inguruan, azken lagunakin italianuan ederto bazkaldu juat. Aittitta bat sentidu nok, pipiolo bati aholkuak emoten. Eta zela begiratzen ninduan; uste juat Asturietako kontsulta baten laster agertuko dirala panfletuak, libro de estilua, komisiñuak… eta kale egitten daben pazientiei kobratzen hasiko dirala, eta osatu nahi ez diranak bialtzen, eta… bazkari atsegiña, dana dala.
Bazkalduta, lurpera. Han juan da bera galerixa baten behera, nik ostera meandro bat hartu juat ekialdera. Zapatu honetan enok Iñubijara juan, baiña makiña bat kilometro egin jittuadaz hamen lurpian, kablez josittako kobetan. Ameriketako Etorbideko intercambiadorera heldu nok barriro, alpha-omega, pisuak eta pisuak metalezko elefantez eta haragizko txindurriz beteta. Eta bentiladore erraldoi eta ugarixak, lurrun freskua botatzen ittolarrixa baretzeko. Replikantiak falta zittuan bakarrik.
Lerma, domeka arratsaldia.
Kuriosua restop honetako aglomeraziñua. Euzkiko Portaleko metruan legez, herritxo honetan masak sartzeko, kolak komunerako, barruan erreskadak txixaleku pilluan atzetik… Madrid Gaztela erdira aldatuta. Pelikulia ona, penia ez duala neri gustatzen jatan forma barregarri horretan amaittu. Estu ta larri, biharreko telefonua hainbeste poltsa ta poltsiko artian galdu edo ohostu destelakuan. Oindik aurrera telefono barik bizitzera eginda nenguala, hara nun agertzen dan maleta barrenian. Penia… Onduan, komunista gazte bat jarri jatak: sindikatu bateko izperringia, apuntiak, liburu fotokopiauak… pueblua masan, luchadeclasia, eta halakuak irakortzen ikusten najuan begi ertzakin. Angelito…
Madrilletik atentziñua deittu destan beste gauzia, ikurriñak. Lehelengo momentuko shocka kenduta –Espainiako edozein herrittan kale osua piparpotoz jositta ikustian tipikua-, gero hotzian begiratuta ikurrin asko ikusi dittudazela begittandu jatak. Hárek neskak, supermanen kapa modura zerabixenak; txandalak eta kirol selekziñuen kamisetak nunnahi –Euskal Selekziñodunak hamen ikusten doguzen beste-. Klaseko lagunak be, antiajuak eta metxerua mahai gaiñian bodegoi politta osatu jestan.
Argazkiak.org | Abertzale! © cc-by-sa: txikillana
Argazkixandako baimena eskatu ta gero esan netsana: “¡No creía que en España hubiera tanto abertzale!”. Gero nere herrittarrei esango jetsek…
Pistolei buruz:
* Expedientia lokalizau nebanekua.
* Haizia hartzera bialdu ninduenekua.
Deja un comentario.