Min askoren puntu klabea


Argazkiak.org | Izan ala ez izan © cc-by-sa: txikillana

Mandibula eta lepazurra batera tratatzen dituzten Osasun Zentru asko ez daude oraindik Euskalherrian. FisioLanTaldean egiten dituzten “saio holistiko” edo globaletan gaitz ezezagun eta ugari hau kontuan hartzen dute.
G. Hain garrantzitsua al da ba mandibula osasunerako?
E. Atera kontuak: lepoko min, sinusitis, antsiedade, belarriko molestia, sudurreko bejetazioak, angina, afonia, nodulo… eta halakoen atzean mandibulako desoreka bat dago askotan. Eta jakina, haginen desgaste, deformidade edo bruxismoan (gauez haginak estutzea).
G: Odontologoa ordezkatu dezakezue, beraz?
E: Ez: haiek hagin piezak lantzen dituzte, guk muskulo, artikulazio eta erraiak orekatzen ditugu. Kontua da haginen arazoak, askotan, mandibula inguruko tentsioengaitik datozela. Odontologo eta fisioterapeutarena lan osagarriak dira, eta elkarlanarekin emaitza hobeak lortzen ditugu; bai guk, bai eurak.
G: Hainbat kurtso eman dituzu gai honi buruz, ezta?
E: Hala da; fisioterapeuta eta odontologoak ikasgela berean biltzen ditugu, eta talde lanean aritzen irakasten diegu, osasun hobekuntza sakonagoak lortzeko. Azkena Udako Euskal Unibertsitatean antolatu genuen.
G: Nola jakin mandibula arazo bat dugun edo ez?
E: Lehen aipatutako molestiak ez ba dira terapia konbentzionalekin hobetzen, arazoa ikuspegi holistiko batetik aztertzea gomendatzen dugu: mandibulako desoreka bat izan daiteke.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*