Min kronikoaren neurketa

Raul Ferrer Peña

Iruzkindutako artikuluaren erreferentzia:

  • FERRER-PEÑA, Raúl. et al. 2015. Adaptación y validación de la Escala de gradación del dolor crónico al español. Reumatol. Clin. 2015:1–17.

Ojimetrotik neurri objektibuetarako joeran, fisioterapeutoi ezinbestekoa zaigu aukeran ditugun tresna guztiei heltzea. Perfekzioa lortzea ezinezkoa dela badakigu: halere, iparorratza norabide horretan jarri behar. Zentzu horretan, Raul Ferrer eta bere lagunek gure kontsultetan ikusten ditugun paziente askorekin erabiltzeko moduko tresna jarri digute eskura. Hegoaldeko fisioterapeutoi behintzat bai; izan ere, ez dirudi 1992ko Chronic Pain Grade Questionaire-aren (1) frantsesezko itzulpen balidaturik dagoenik.

Ez dut mailarik autoreek eginiko balidazioa epaitzeko; p-baloreak, ji-karratu eta horrelako estadistika terminoak agertu ahala zuldarrak ateratzen zaizkidan hoietakoa naiz ni, eta artikulu honetan ez dira falta (horratio!). Beraz, azterketa estadistikotik egurrik merezi badute, beste norbaitek eman beharko die; ni neu autoreen konpetentziaz fidatzen naiz, eta kontsultan modu erosoan inprimatzeko moduan prestatu dut testa. On dagizuela!

min-kronikoaren-neurketa

Ohar praktikoak:

  • Puntuaziorako, 2garren galderatik 8garrenera kontatu behar dira bakarrik.
  • Ferrer eta bere kideen esanetan, 1go puntuaren funtzioa kronikotasun izaera baloratzeko ikuspegi retrospektiboa emateko jarri zuten autoreek; hori dela eta, puntuaziotik kanpo geratzen da.

(1) Von Korff M, Ormel J, Keefe FJ, Dworkin SF. Grading the severity of chronic pain. 1992;50:133–49.

Fisteus blogerako, 2015ko azillan 30a.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*