Mina desaktibatzen ikastea, radixuan
Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.
Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartea berreskuratu dugu. Ohiko den bezala gai baten bueltan aritu zaigu, gaurkoan; mina. Ederra litzateke minaren aurrean klik egin eta desagerraraztea. Batzuek badakite nola egin: begira Indiako fakirrak, ezpata gorputzean sartuta zirkinik egin gabe; edo erlaxazio egoeran zegoela bere buruari su eman zion Thich Quang Duc bontzo famatua ere… Lasai, baina: ez dugu zuek zuen burua lesionatzerik nahi. Muturreko adibide hauek giza gorputza noraino ailega daitekeen irudikatzeko bakarrik dira. Gure kasuan, helburua apalagoa izango da: nahigabetzen gaituen sorbalda, atzamar edo belauneko mina itzaltzea, indargabetzea, amatatzea. Egin daiteke. Uste baino errazago, gainera.
Deja un comentario.