Ogixan sorreria (Amaia Arranz et alii)

Arranz, industutako lurra bahetzen. Argazkixa: Alexis Pantos.

Lehendik interesatzen jatazen ogi kontuak (hona aurretik idatzittako lehelengo eta bigarrena) eta astion albiste interesgarrixa jaso dogu sare sozialetan. Lehendik susmatzen zana probekin baieztatu da: alia ereitten ikasi aurretik, gizakixak ogixa jaten zeban. Ikerketia Amaia Arranz tolosarrak gidatu dau, eta Tolosaldeko atarixan azaltzen dau pixkat:

https://ataria.eus/tolosa/1532546043498-elikagaiek-bizimoduaz-asko-erakutsi-dezakete-amaia-arranz-arkeobotanika-jordania-garia-ogia-historiaurrea-Shubayqa-aztarnategia

Elkarrizketatik zati batzuk nabarmenduko dittudaz, ez dago ezer gehittu biharrik gauzia argi eta garbi dagolako.

 

(…)

Beti lotu izan dugu ogia neolitoko nekazariekin, zerealak ereiten zituztenekin. Ekialde Hurbileko ikerlari batzuk esan edo planteatu izan dute ogia lehenagokoa izan zitekeela, baina ez zegoen horretarako frogarik. Guk Jordaniako aztarnategian aurkitu dugunarekin ogia nekazaritza baino 4.000 urte lehenago elaboratzen zela frogatzen da.

(…)

Guk ikusi duguna da garai hartan zerealak jaten zituztela, baina, ez dirudi eguneroko zerbait zirenik. Oso ehuneko txikian topatu ditugu, oso arrasto gutxi izan dira. 65.000 arrastotik zerealak 100 hazi izan dira. Oso arraroa da, beraz, pentsatzea zerealak eguneroko jaki zirela. Neolitoan, esaterako, topatu ahal diren arrastoen %90 izaten dira zerealak. Guk ondorioztatzen dugu zerealak ez zirela egunero jaten. Zergatik? Ez dakigu. Izan daiteke ez zeudelako inguruan eta aurkitzen zituztenean soilik jaten zituztela. Badira ikerlari batzuk esaten dutenak zerealak elikagai berezi moduan zituztela, eta horiek izan zirela nolabait landareen laborantza bultzatu zutenak. Ogia egiteko behar horrek bultzatu ahal izan zuela, alegia, landareen laborantza eta etxekotzea. Baina, hori urrun joatea da. Guk egin dugun aurkikuntzarekin ezin dugu hori esan, ez dugulako aztarna nahikorik horretarako. Aztarna gehiago ikertu behar ditugu eta frogatu hori horrela den edo ez esateko.

(…)

Kontua da arkeologian elikagaien arrastoak ez direla ikertu. Ez dago diziplinarik, ez dago ia horretan berezituta dagoen jenderik. Harrizko elementuetan edota gizaki eta animalien hezurretan berezitutakoak badaude, baina, elikagaietan ez, beraz, ez dago arlo horretako ikerketarik. Arazoa da elikagai arrastoak, orokorrean, alboratuak izan direla, eta horregatik beste aztarnategietan ere ez dira aurkitu. Baina, hor daude. Ni ziur nago aztarnategi gehienetan aurkitu ditzakegula. Esfortzu berezi bat egin behar da horiek errekonozitu eta ikertzeko.

(…)

Topatutako milaka aztarna horiek aurkikuntza gehiago eman al dezakete?

Nik uste dut baietz. Oraindik 350 lagin baino gehiago ditut, eta horietatik hamalau baino ez ditut ikertu. Beraz, horiek guztiak ikertuta, auskalo zer aurkitu dezakegun. Aztarnategia ondo ikertzeko denbora asko behar da. Asko industen dugu, eta gero ahaztu egiten zaigu ikerkuntza prozesu handi bat datorrela horren atzetik. Ikerketa hauek aurrera eramatea urte askotako lana izaten da.

(…)

Danimarkan diru asko inbertitzen dela ikerketan kontatu zenigun duela hiru urte zurekin hitz egin genuenean, eta Euskal Herrian oso zaila dela gisa honetako ikerketa proiektuak aurrera ateratzea. Aldatu al da egoera geroztik?

Ez. Euskal Herriko unibertsitatean dagoen jendearekin hitz egiten dudanean oso ilun ikusten dute etorkizuna, bai ikasleek bai eta irakasleek ere. Pena handia ematen du, izan ere, balio handiko jende ugari dago jarraitzeko aukerarik ikusten ez duena. Nahiz eta doktoregoa izan beste gradu batzuk egin beharko dituzte lanerako, eta hori penagarria da. Dirua botatzen ari garela iruditzen zait. Esfortzu handia eta diru asko jartzen da doktorego tesietan, baina, geroari ez zaio begiratzen. Kanpora jotzeko, kanpoan trebatzeko, bidaiatzeko… bezalako gauza politak esaten dizkizute, baina, gero itzultzea ez da batere erraza izaten. Ikerketa munduan jendea oso erreta dago, eta gazteak oso gaizki ari dira pasatzen.

(…)

Interesgarrixa benetan, arrazoi arkeologiko propiuengaittik, baiña bai ikerketa munduaren kudeaketa txarra seiñalatzen dabelako.

Ikerketia azaltzen daben artikulu orijinala PNAS aldizkarixan irakorri leike:

http://www.pnas.org/content/early/2018/07/10/1801071115

2 Trackbacks & Pingbacks

  1. Ogixari gorazarre | Aixebe & Abante Fisioterapia
  2. Zerealak, prehistoriako lehelengo laboriak | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*