O’Paybo, Eneko Landaburun proiektu barrixa Argentinan

“Nekazal bizimodua atsegin eta erakargarrixa bihurtu nahi dogu, herri txikixetako jentiak ez deixan premiñarik euki hiri haundixen auzo marjinaletara juateko”
Mamen Maeztu eta Eneko Landaburuk Argentinan topau dabe euren “lugar en el mundo” barrixa. Aspaldittik zebizen Euskal Herrixan Atseden-Etxe eta Osasun Eskola barri bat egitteko leku billa eta hala ezagutu giñan, Zuberoako aukerak aztertzen; azkenian baiña, hamengo preziuengaittik ezin izan zan ezer bideragarririk lortu. Ustekabian, Mamenen aitta Benigno hil zan 2006ko Ekaiñian eta herentzia txiki bat laga zetsen; numeruak eginda, ikusi zeben Europan bolondres bati ostatua emoteko bihar dan diruakin, Ameriketan hamar pertsona mantendu zeikiazela. Benigno Maeztu Oiongo nekazari zehia izan zan, pobrezia asko ezagututakua; bere omenez, diru hori Ameriketan nekazari behartsuen alde erabiltzia erabagi zeben. Handik eta hamendik billa ibilli eta gero, 2006ko Abenduan Argentinako Misiones probintzian topau zeben erosteko moduko basarri zahar edo “chacra” bat. O’Paybo izena jarri zetsen, bertako guarani hizkuntzan “esnatzia” esan gura dabena; ordutik han dabiz, lokalki txindurri lanian asmo globalak lortu nahixan. 
Eneko Landaburu Pitarquek aurkezpen askorik bihar ez daben arren, komeniko da bere ibilbidian zertzelada batzu hamen ipintzia. Idazle eta dibulgatzaillia, medikuntza titulua 1978an estreinatu zeban Nicaraguako iraultzan; Euskal Herrira bueltauta Higienismua, Elkarrentzuketa eta Osasunan Autogestiñua bultzatzen jardun dau urtietan, Sumendi elkartian sustatzaille modura. Euskal herriko lehelengo Atseden-Etxiak be berak bultzautakuak izan ziran, eta harrezkero Higiene Vitalan osasun-ereduak gero eta jarraitzaille gehixago dakaz Euskal Herrixan.
Bere mahaixan atzeko parapetotik berba egitten deskuan medikuan eredua apurtuta, Landaburuk kontsulta gehixago ez pasatzia erabagi zeban oin dala urte batzu. Horren ordez, pazientian inplikaziño zuzena eskatzen dau: behin osasun arazuak identifikatutakuan, pazientia prest egon bihar da bizimodua aldatzeko. Osatzen dana pazientia bera izan bihar da-eta; osagilliok bigarren planuan geratzen gara, katalizadore edo laguntzaille papela betetzen. Horregaittik, Landaburu ez da osasun fisikuan zainketara mugatzen; ikusi daigun bestela O’Paybo Atseden-Etxe eta Osasun Eskolan dakezen helburuak:
  • Gizakixan ongizaterako ikasi, ikertu, esperimentau eta erakutsi.
  • Ongizate fisikua: elikaduria, ariketia, atsedena, erlajaziñua.
  • Ongizate mentala: adimen razional, emozional, existentziala, elkartasuna, aldarte moldaketia, umore ona, memorixia, burujabetasun afektibua, komunikaziñua, gustora ikaste/erakustia.
  • Ongizate soziala: pakian elkarbizitzia, gatazken konponketia, gizarte elkartasuna, osasun eta higiene laborala, istripuen prebentziñua, drogamenpekotasunak.
  • Ingurumen ongizatia: nekazaritza eta etxebizitza ekologikua, zabor-gorotz-ur grisen birziklapena, energixa berriztagarrixak, eko-basarrixak, garapen jasangarrixa, nekazari gaztiei bekak.
  • Bizitza aldixak: sorkuntzia, haurdunaldixa, erditzia, edoskitzia, ume-jagotia, zahartzarua, herixotza duiña.
  • Giza gorputzan autosendatze ahalmena ikertu, elikaduria, atsedena eta gogua erabillitta. Ikerketen emaitzak argitaratu eta gizarteratu, bereziki osagillien artian.
  • Antzerako kezkak dittuan beste pertsona, talde edo erakundiekin harremana.
  • Babesa eskindu: mundua hobetzeko biharrian dagozenei; behartsuenei (bereziki emakume eta aborigenak); nekazarixei. Nekazal bizimodua atsegin eta erakargarrixa bihurtu nahi dogu, jentiak ez deixan euki gogorik hiri haundixen auzo marjinaletara juateko.
  • Halako zentro barrixak beste lekuetan sortzen lagundu.

Momentuz, lau lagun dagoz modu egonkorrian O’Paybon bizi izaten, lau zamari eta txakur batekin. Ondiok ez dittuez egoiliarrik hartzen, baiña lehen bait lehen hasi nahi dabe: beti be gaixotasun kronikodunak, atsedena, erlajaziñua, elikaduria eta barauan bittartez bere autosendatze ahalmena erabiltzen ikasi gura dabenak. Edozein paziente klase hartzeko prest badagoz be, aukeran nahixago dittuez mundua hobetzeko lanian diharduenak eta nekazari behartsuak. 
Dana dala hortan hasi aurretik gauza asko konpondu biharra dake, baiña baliabide gitxi. Horregaittik, kolaboraziño billa dabiz hónek arluetan biharra egin gura daben bolondresei (jateko eta ostatu trukian):
  • Ortua eta fruta arbolekin nekazal biharrerako.
  • Dibulgaziñorako.
  • Rekadista, etxian garbiketa/mantenimendua, sukalderako.
  • Erizaintza, diagnostikorako.
  • Lege aholkularitzarako.
  • Informatikarako.
  • Eraikuntzarako: momentuz etxian 11 egoiliarrendako lekua dake, baiña etxolak eraikitta beste 30 pertsonendako lekua egin nahi dabe, 15 egoiliar eta 15 bihargiñ.

Jakiña, esku biharraz aparte dirua be oso ondo etorriko jake eta baitta aholkuak eta bestelako babes klase guztiak be. Mamen eta Eneko ezagutzen doguzelako, eta guztiz proiektu fidagarri eta zintzua dala ba dakigulako, artikulo hau idatzi eta zuen laguntzia aittatutako edozein formatan eurei helaraztera gonbidatzen zaittuegu.

Mamen Maeztu eta Eneko Landaburu
Los Cedros esquina con Ruta 225
Caa Yari C.P. 3317 (Alem). Misiones (Argentina)
Tel. (0054) 9 3754 415 823
Kontu korrontiak:
MACRO (Alem, Misiones): 2850008-9 4009406524169-8
CITIBANK (Bilbao): 0122 0079 81 0079197107

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Osasun Herri Eskola bat | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*