Osasun autogestioa helburu

Mutrikuarren oroitzapen ederra dakat. Sasoi baten han be egin neban biharra, «Artizar» izeneko fisioterapia zentruan; 2011an traspasuan hartu zeskuen Oihana eta Joanek, eta Islada izena ipiñi detse.

Hona Hitza egunkarian 2006ko Urrixan argitaratu neban artikulu bat.


Argazkiak.org | Artizar 2007 © cc-by-sa: txikillana

Mutrikuko Artizarrekoak fisioterapia zentru berritua estreinatuko dute Urriaren 27an. Inaugurazioa gaur arratsaldeko 19.00etan izango da: Oier Gorosabelek hitzaldi motz bat emango du eta gero pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiak.
G. Kurtso berria, lokal berria?
E. Aspaldi genuen hau egiteko gogoa; gure lanerako leku lasai eta zabala behar izaten da, batez ere errelajaziorako eta saio holistikoetarako. Tenperatura egokiarena ere garrantzitsua da. Lana gustorago egin dezakegu orain, eta hori bezeroak ere igerriko dute. Inaugurazioan ateak zabalik utziko ditugu, nahi duenak lokala ikusteko aukera izan dezan.
G. Zein da emango duzun hitzaldiaren helburua?
E. Jendeak eguneroko osasun arazo txikiak etxean konpontzen ikasi beharko luke, aintzinako etxekoandreen modura. Haiek familia handiak jagoten zituzten etxetik irten gabe, baina gaur egunean umeak doministiku egin orduko medikuari deika gaude. Gure amonen autogestio kapazidade hori berreskuratzea ez da zaila, are gehiago beraiek baino askoz ere informazio gehiago dugula kontuan hartuta.
G. Baina jendea osagileengana ez ba doa, nondik biziko zarete?
E. Kontuz, guk ez diogu osagileengana ez joateko. Eguneroko arazo txikietaz ari gara; arazoak larriagoak direnean osasun profesional baten eskuetan jarri beharko dira, jakina. Horretarako gaude gu.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*