Osteopatia: gaixotasunen sustraira
Argazkiak.org | Subclavius muskulua, Jones teknika II © cc-by-sa: txikillana
Milla teknika eta hamaika galdera
Osteopatia ez da “bizkarian kraskadak egittia” bakarrik. Hortaz aparte, askoz be aukera gehixago dakaz:
- Osteopatia visceral: bular eta sabel erraixen zirkulaziñua eta orekia normaltzen da, maniobra sakon eta leunen bittartez.
- Osteopatia craneo-sacral: kraneua eta pelvisan arteko jokua orekatzen da, eragina gorputz osora zabalduz.
- Osteopatia funcional: gorputza “lesiñuan alde” eruaten dogu paradoxikoki, askotan emaitza harrigarrixekin.
- Osteopatia estructural: gorputza “lesiñuan kontra” eruaten dogu. Manipulaziño vertebralak hamen kokatzen dira, beste teknika askoren artian.
¿Osteopatiak miña tratatzen dau?
Bai, baiña ez da hortan geratzen: miñan sustraixa topatzen dau (askotan gorputzeko beste parte baten egoten dana). Hori konpontzian, berez juango da miña.
¿Lepoko kraskadak derrigorrezkuak diraz?
Ez. Beti pertsonaren egoerara egokitzen gara, eta esate baterako artrosia edo osteoporosia dagonian ez dira manipulaziñorik erabiltzen, edo beste barik pazientiak bildurra dakanian. Halakuetan, beste teknika batzu aukeratzen doguz efektu bardiña lortze aldera.
¿Osteopatia titulu ofizialik ba ete dago?
Ez. Tamalez, Espainian osteopatia ikasketak ondiok arautu barik dagoz, eta beraz ofizialki ez dira existitzen. Honek esan gura dau edozeiñek ipiñi leikiala “Osteopata” plakatxua bere atian –nahiz eta asteburu bakarreko kurtsillua egin– eta ez dabela ezelako arazo legalik izango.
¿Osteopata guztiak bardiñak ete diraz?
Jakiña ezetz. Batetik, ez da bardiña lehelengo fisioterapia eginda dakanak osteopatia ikastia, edo aurreko osasun ikasketa barik ikasten hastia. Lehelenguak anatomia, gaixotasunen patologia eta gorputzaren fisiologiari buruzko oiñarri senduak izango dittu ikasten hasi orduko; baiña bigarrenak ostera, dana “zerotik” ikasi biharko dau denpora gitxittan.
Bestalde, osteopatia ikasketak luzera eta izaera desbardiñetakuak izan leikez: ba dagoz urtebeteko kurtsuak, (baitta gitxiagokuak be) eta ba dagoz sei urte gehi doktoradutza eskatzen dabenak be. Honekin errez ulertzen da zer alde dakan akademia baten edo bestian ikastia.
¿Orduan, zelan aukeratu osteopata bat?
Gauza erreza. Hasteko, baztartu fisioterapia karreria egin ez daben guztiak. Gero, eskatu osteopata horri bere ikasketei buruzko informaziñua. Eta azkenik, aukeratu ikasketa mailla altuena dakana.
Argazkiak.org | Manipulaziño zerbikala © cc-by-sa: txikillana
Formakuntza senduak emoten daben bermia
FisioLanTaldean, osteopatia tratamenduak Oier Gorosabelek egitten dittu:
- Fisioterapian Diplomatua (Universitat de València Estudi General, 1991-93).
- Osteopata C.O. (Escuela de Osteopatía de Madrid, 2001-09).
- Momentu honetan, D.O. titulurako Tesia (doktoradutza)prestatzen.
Deja un comentario.