Petrikiloengandik ikasten, radixuan
Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.
Osagile ofizialok (medikuak, fisioterapeutak, psikologoak…) arautu gabeko terapeutekin “gerran” gaude (masajistak, sasimedikuak, sendatzaileak…). Baina, gerra guztietan legez, arrazoia ez dago alde bakarrean, eta intsumituak eta desertoreak daude. Nik ere, petrikiloen alderdiari berea aitortu behar zaiola uste dut: haietako askok osagile ofizialok gehiegitan ahaztu izan dugun berotasuna, enpatia eta hurbiltasuna bezalako gaitasunak jorratu izan baitituzte urte luzeetan. Goian esan dudan bezala, paziente askorendako tratamendua bera bezain inportante izaten diren faktoreak.
Deja un comentario.