Seriedade kontuak

Serio famia dakat pazientien artian, zentzu guztietan (profesionaltasuna, eta berba gitxikua). Zati haundi baten neuk bultzautakua da, interesgarrixa irudittu jatalako irudixori izatia: iñok ez dau nahi bere osasuna besain gauza garrantzitsua esku friboluetan laga.
Horretara, berba gitxi egitten dot nik iñor tratatzen nabillenian –nahiz eta laguna izan-; eta garrantzi haundixa emoten detsat musikiari. Berba egitten dotenian, gehixenetan osasun asuntuak edo aholkuak izaten diraz. Iñoiz ezagutu dot biharrian kotorria lez berba egitten dabenik; edo pazientia tratatzen dabillela, albuan izperringia irakortzen dabillenik; halakuen profesionaltasuna zalantzan ez dot ipintzen, baiña nik ezin dot iñor osatu burua beste nunbaitten badarabiltt. Nik neuk behintzat, ez dakat kapazidade hori (beste batzuk igual bai).
Jente guztiak, baiña, ez dau ondo hartzen nere izaera hau. Gehixago esango dot: iñoiz bateronbatek arpegiratu izan desta, isilttasuna aguantau eziñik: “Baiña… ¡esan zeozer! ¡Ez egon hor isilik!”. Eta tira, egixa da: osagille guztiok dakigu pertsona askok berba egitteko premiñia izaten dabela, eta pazientien arazuak entzutzen saiatzen gara gu bebai. Baiña pertsona baten premiña nagusixa konbersaziñua izaten danian… lehelengo aukeria ez litzake fisioterapia zentru bat izan biharko.
Halan be, dana ez da seriotasuna eta nik ez dot arau zorrotz legez hartzen hau guztihau. Joera hori dakat, bai, baiña askotan gertatzen da pazientiakin konexiño berezixa eta ondo konpontzia, barre egiñ arte bebai. Esate baterako: erlaxaziño saio bat, gelia bihar dan moduan girotuta, musika aproposakin, intzensu pizkat… tratamenduan zihar, pazientia eta terapeutia konszientzia estado berezixetara allegatzen gara, energia trafiko intentsuakin batzutan…, bisualizaziñua, arnasa, mobimendu pausauak… “alfa” estaduan gagozela bixok, postura elegante eta itxurosuan… prrrrrrrutt, puzkarra. Terapeutian puzkarra, esan gura dot (pazientiak puzkarka hastia normala dalako, batez be dijestiboko tratamenduan, eta abisuan gaiñian jartzen doguz lotsatu ez daixezen). Jakiña, hainbeste errelajaziño eta hainbeste zera… Etxata askotan gertatu, baiña iñoiz bai. Ulertuko dozuen modura, terapeuta serixo eta errespetable honen irudixa lekutan geratzen da halako unetan eta, bueno, nora begiratu jakin ezinda geratzen da bat.
Nik be, beraz, Pro Crepitu Ventris.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*