Thich Quang Duc eta minaren kontrola

Aurreko batean meditazioaren eragin fisiologikoari buruzko eginiko ikerketa bat aipatu genuen blog honetan. Nire pazienteei askotan aipatzen diedan gaia denez (mina kontrolatzeko buruan duten gaitasuna fakirren ereduarekin azalduz), hortan oinarritutako infografia hau egin dut.

Onartzen dut basati xamarra dala, baina gaiarekin guztiz bat dator. Bertan agertzen den bonzoak (japoniarrez: apaiz budista) Thich Quang Duc du izena, eta 1963an era txundigarri honetan egin zuen protesta bere erlijioa jazartzen zuen Vietnamgo Gobernuaren aurrean. Meditazio sakonean murgilduta, zirkinik ere ez zuen egin (bideo honetan ikus dezakezue), eta normala den modura ekintzak inpaktu mediatiko ikaragarria izan zuen mundu osoan.

Hemen duzue infografia hori:

005-meditazioa-analgesia

Fisteus blogerako, 2016ko zezeillan 29xa.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*