Tinetti eskalia (ondarrutar bertsion)

Testaren lehen orrialdea
Ondarruko Artibai Egoitzako fisioterapia zerbitzua 2004an martxan jarri genduanetik, aldaketa eta hobekuntza txikixak egin detsaguz urterik urteko planari. Emaitziakin pozik bagagoz be, hobekuntza sistematikuan siñisten dogu.
Ba da, halan be, hónek hamar urtiotan aldatu ez dan gauza bat: egoiliarrendako dakagun ordu kopuru txikixa. Bistan danez, astian 12,5 ordutan “millagrorik” ezin da egiñ: lehentasunak markau biharra dago, eta gure kasuan, zerrendako lehelengo postuan egoiliarren autonomixia mantentzia dago.
Oiñ arte, beraz, hortan gastau doguz gure indar nagusixak; eta hala segitzeko asmua dogu. Baiña aspaldittik genbixan gure “kontroletik” kanpo dabillen egoiliar taldiakin zeozer egin nahixan. Izan be, zorionez, gure premiñarik ez dakan zahar nahikotxo bizi da Artibai Egoitzan, eta hor ibiltzen dira, residentziatik urten, sartu, pasiau, lagunekin zeozer hartu, eta edozein erretiratuk egitten daben bizimodu normala egitten. Gauza ederra da hori gero!
Egoera hau ona izanda be, hónek egoiliarrok ba dake arriskutxo bat. Ez da larrixa, baiña hor dago: euren osasun maillia oharkabian higatzia, eta gu konturatzen garanerako beranduegi izatia. Adibidez, kalian jauzi eta hazurra hausten dabenian.
Azken hillietan “Tinetti testakin” aprobak egitten gabiz (1). Klasiko bat da: jausteko arriskua neurtzeko munduan zabalduen dagon probia, seguraski. Testa hille bittik behin pasatzeko atxakixan, egoiliar autonomuekin barriketan egoten gara, eta hori garrantzitsua bada be, gaiñera bakotxan oreka eta ibilkeria atalez atal kontrolatzeko aukeria emoten desku, higadura txikixak detektatzeko atzerabueltarik bako puntura allegau baiño lehen.
Duda barik, Tinettin testa oso fidagarrixa da eguneroko jarduera klinikuan…
(pazientiak: zuei interesatzen jatsuena hamen amaitzen da. Hamendik aurrera, osagille “tikismikisoi” zuzendutako zati ulergaitz eta ez oso garrantzitsua dagor)
…baiña ezin dogu gauza bera esan ebidentzia zientifiko maillan. “Tinettin testa” esaten gabizen hau entelekia hutsa da, Tinettin test bat ez dalako existitzen. Horren ordez, dozenaka, zientoka test desberdinen kaosa dago, parametro kopuruan eta puntuaziñuetan desbardiñak (2). Izan be, badirudi Tinettik eta bere ekipuak ez zebela zehaztu testan bertsiño bat, eta horretara, bakotxak bere erara interpretau bihar izan dittuala euren azalpenak.
Artibai Egoitzan erabiltzeko testa prestatzerako orduan, hor zihar topautako hiru bertsiño ganorazkuenak hartu, erkatu eta egokittu dittudaz, artikulu orijinala (1) eta Köpken rebisiño bibliografikua (2) kontuan hartuta. Egixa esan, zaharren egoitzako biharrian oso erabilgarrixa izaten dihardu; horregaittik, hamen esegitzia pentsau dot iñok erabilli nahi badau. Hamen dakazue, deskargatzeko moduan:
Oharra: hau papelez inprimitzeko eginda dago, noski. Orri bakotxa bost egoiliarrendako erabiltzen dot nik (azken laukitxua horregaittik da hain haundixa), eta boligrafoz betetzen dotenian Excel dokumentu baten apuntatzen dittudaz emaitzak; modu honetan, paziente bakotxan jarraipena hobeto egin leike urtian zihar.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*