Tratamenduan min hartu bihar ete da?

Badot @fisioterricola gatxizeneko lankide bat; marrazkilarixa da, eta gure biharrian egunero gertatzen jakuzen gaiñeko begi zorrotza daka. Gaur bere txiste hau inprimidu dot kontsultako iragarki-taulan ipintzeko. Izan be, gaur barriro gertatu jatan kasua ederto irudikatzen dau.

Gaur egunian, badakigu fisioterapian erabiltzen doguzen 10 maniobratatik 9 min barik egin leikiazela, osasunerako efekto mesedegarri bardiñakin (edo hobiakin). Horregaittik, pazientiari eskatzen detsagu miñik hartzen badau, guri esateko. Batzuk, ostera, «gogorrarena» egitten dabe… alperrik. Hau da: guri esan miñik hartzen ez dabizela, eta gero kalera urtenda lagunari esan «ai, zelako miña egin destan fisiuak!».

GERO?!?! Ze egin bihar dogu halako jentiakin?? Hurrenguan makillia hartu eta «benetan miña» emoteko gogua sartzen da, erregular! 🙂

Bideoaren lotura zuzena: https://youtu.be/Bjj-pENy1e0

Honi buruz zeozer gehixago.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*