Ume txikixen tratamendua


Argazkiak.org | Erraixak testatzen © cc-by-sa: txikillana

 

Ume jaiobarrixen tratamendua: bizkorra, leuna, eraginkorra

FisioLanTaldean, ume txikixen tratamendua eskuz egitten dogu. Osteopatia eta bestelako teknika leunak erabiltzen doguz jaiobarrixan arazuak gozatzeko:

  • Hazurren moldaketa teknikak: burua, oiñak, mokorrak, pelbisa…
  • Arnas biomekanikia.
  • Bizkar hazurran flexibilizatzia.
  • Bular barruko tentsiñua askatzeko teknikak.
  • Arnas aparatuan drenajia.
  • Nerbio sistemian orekatzia.
  • Dijestiño aparatuan erregulaziñua.

Umien masajia

Masaje hau oso lagungarrixa izaten da txikixandako. Osasun fisikuaz aparte, mailla psikologikuan be laguntzen dau: pertsona moduan seguruago, iragiago, hartzailliago izango da. Gaiñera, guraso eta umian arteko harreman emozionala landu eta sakondu egingo dogu.

Saiuetan, gurasuari berari erakusten detsagu masajia emoten, gu ondotik erakusten gabizela. Behiñ ikasittakuan, etxian egin ahal izango detsazue nahi dozuen guztietan.

https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/06/p9788496865372-212x300.gif

Zer tratatzen dogun

Kontsultara ekartzen deskuen ume gehixen-gehixenak halako arazuekin etortzen diraz:

  • Buruko hazurren desorekak.
  • Kolikuak, estreñimendua…
  • Urdurittasuna.
  • Botaka errez egitten dabela.

Halan be, jakin ibihar da gauza gehixago tratatzen doguzela terapia fisikuekin:

  • Estrabismo edo “begi alperrak”.
  • Apneak, arnasa hartzeko arazuak, begetaziñuak…
  • Bronkiolitisa.
  • Belarriko miña.
  • Tortikolisa (burua beti alde batera begira).
  • Kanal lakrimalen oztopuak.
  • Hanketako arazuak (coxaplana, tibia bigurrixa, oin planua…).

¡Zalantzarik badakazu, galdetu bildur barik!

Txikixak dirazela aprobetxau bihar da

Jaixobarrittan, buruko hazurrak (baitta korputzeko beste guztiak be) bigun-bigunak izaten dira eta libre mobidu leikez. Orduan zuzendu geinkez euren deformidadiak errezen.

Urtebetera, kraneoko sutura batzu soldiatu dira baiña, halan be, burua flexible xamarra izaten segitzen dau.

Hiru urtetik aurrera barriz, buruak forma definitibua hartzen dau eta moldagaitza da. Tentsiño eta deformidadiak eragindako arazuak tratau baleikez be, tratamendua ez da hain erreza izaten.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*