Umiak barazkixak jateko konplota

GureGipuzkoa.net | Odolkiak eta barazkiak 1. Saria © CC BY-SA: Carlos Huerta

Ez dakitt zein dan ume gehixenak barazkixei detsen “alerjixian” arrazoi ebolutibua. ¿Biharbada selekziño naturala? Zientzia-fikziñua eginda, pentsau geinke barazkirik jaten ez daben umia ez dala nahikua hazten, eta gaixotasunak eta fristixak laster hiltzen dabela; modu horretan, indartsuenak baiño ez leukie biziraungo…

Espekulaziñuak alde batera lagata –ez gara hasiko metodo eugenesikuak aldarrikatzen-, duda gitxi dago horri buruz: umian instintuari jaramon egiñ ezkeriok, barazki gitxi. Baiña osasuntsu hazteko barazkixak bihar! Zer egiñ? Aurreko baten errezeta liburu interesgarri honen barri emon genduan hamentxe, plater dibertigarrixak prestauaz helburua lortzeko.

Nik etxian erabiltzen dotena, barriz, ez da hain “guaixa”. Ostera: Luistxo Fernandezen estiluan, esan ahal izango neuke engainuan eta traiziñuan oiñarritzen dala. Laburbilduta: jateko guztien artian barazki dosis bat sartzian datza, arsenikoz senarra pozoitzen zeben emazte alebosuen modura.

Prozedimentua hauxe da:

Egosi barazki lapiko bat, huts hutsian: ez gatzik, ez osagarririk… ezebe barik. Ázelgak, borrajak, porruak, azia… bardin da. Irabixau, puria egiñ eta gorde frigorifikoko baztar baten.

Hortik aurrerakua erreza da: betiko jatekuak normal prestau, eta ahal dozun guztietan… trakatrá! Kollarakada que te crió! Oso ondo sartuko jatsuz:

  • Zopan.
  • Léntejen edo bestelako laborien lapikuetan.
  • Arrozetan.
  • Saltsan egindako edozertan.
  • Tomate prijiduan.
  • Patatá purian.

Sistema honekin, egun bixan barazki tupperware haundixa sartu eragin detsezu, eurak konturatu barik. 100% garantizado! Tout pour le peuple, rien par le peuple!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*