Urtean oporretan besain ondo jarraitzeko
Iturria: Mugi |
Oporretan egondako gehienok, gorputzeko minekin ahaztuko zineten aste batzutan zehar, baietz? Zer egin duzue oporretan bada, osasunerako hain onuragarria izan dena?
Opor sasoian atseden hartzen dugu, eta hortaz gain kirol, jolas eta igerian ibiltzen gara. Urte osoan, tentsioa akumulatzen dugu eten barik. Ordu larregi martxan dagoen ordenagailu zaharra legez, halakoetan gure gorputza ere mindu eta txarto funtzionatzen hasten da. Amatatu eta berpiztea komeni izaten da, atseden pizka bat eman eta indarberritzeko: horixe da oporrekin lortzen duguna, eta osasuna nabarmen hobetzen da (osagileok ondo dakigu hori, gure kontsultak “hustu” egiten bait dira udan).
Baina entzun garrantzitsuena: efektu hau lortzeko ez zara udararte zain egon beharko. Behin eguneroko martxara bueltatutakoan, oporretan besain ondo mantendu ahal izango zara modu errezean. Klabea, zure burua zaintzeko tarte bat gordetzea izango da. Astean bi-hiru bider, ordubetez, zure gustukoa den aktibidade bat egingo duzu: dantzan, kirolean, eskulan kreatiboan… zure eguneroko errutinaz deskonektatzeko eta tentsioak askatzeko balioko dizun zerbait. Tarte hau zorrotz errespetatzea garrantzitsua izango da, beraz “enbajadaren” batekin datortzuzenei ezetz esaten ikasi beharko duzu: “Ordu horretan ezin dut, gimnasia saioa daukat” adibidez. Ezelako lotsa barik.
Izan ere, ba dago jende asko bere premia eta gogoak beti azken mailan jartzen dituena, besteei mesede egitearren; batez ere etxekoandreak. Kontuz honekin: zure buruari behar duen denbora lapurtzen diozun bakoitzean, gaisotasunen zozketarako txarteltxo bat hartzen ari zara.
Orain duzu aukera ona: polikiroldegian kurtso berriak, ura epela oraindik, eguraldia ederra pasiatu edo aringa-aringan hasteko… Astean hiru ordu ez da asko. Animo, eta urte osoan ahaztu zaitez lepoko minaz.
Deja un comentario.