«Vintage» iragarkixak
Sustatu.eus | Aixebe rebisterua 2 © cc-by-sa: txikillana
Aixebe-ko rebisteruan, kulturia nagusi; sekulan ez dogu prentsa arrosarik ekartzen (dagona, esku misteriotsuren batek ekarrittakua da, gure itxarongela arraro hau “normaldu” nahixan edo 😉
Rebisteroko alien artian, bolumenangaittik deigarrixa egitten dan bat dago. Muy Interesante aldizkarixan lehelengo 12 zenbakixak dira, enkuadernauta. Zaborrontzi baten ikusi, eta erreskatau egin neban.
Sustatu.eus | Aixebe rebisterua 1 © cc-by-sa: txikillana
Oswaldo anaia izan zan aldizkarixau etxera ekartzen hasi zebana; 20 bat urte zittuan, Unibertsidadian hasi barri, etxeko “intelektuala”. Izan be, oker ez banago, Muy Interesante izango zan Espainia aldian dibulgaziño zientifikuakin hasittako lehelengo aldizkarixa, argitarapen akademikuetatik aparte esan gura dot. Gurian arrakasta haundixa izan zeban: bai aittan partetik (ikasketak gazterik lagatzera derrigortutako pertsona askok legez), bai 10 urteko anaian aldetik (irakorrittako erdixa ez ulertu arren). Gerora anaiak erostiari laga zetsala uste dot –dibulgaziño zientifikua, azken fiñian, beti da superfiziala- baiña etxian harpidetziari fidel jarraittu genduan, urtietan. Ni Valenciara juan arte bai, barrena; 1990ian beraz. Goguan dakat gurasuak kartak idazten zestenian (papelezkuak, boligrafoz), bestiak beste hille honetan etorrittako “Muy” gordeta zeukela aittatzen zestela, baitta orduantxe buzoietan banatzen hasittako euskerazko aldizkari barrixa (Eta Kitto).
Danak gordeta genduzen, lekuakin arazuak hasi ziran arte: (10 urte baiño gehixago) x (12 ale urtero) x (suplemento eta ale berezixak) = (ixa armarixo bete) hartzen zeskuen muy interesantiak. Lehelengua, harpidetzia kentzia izan zan. Eta gero, handik urte batzutara eta resistentzia psikologiko ugari gaindittu eta gero, armarixua hustutzen hastia. Horretarako kontsultetako itxarongelak errekurtso ona izan dira: ikusi ezin doten prentsa arrosa hori baiño hobia, erregular! Nahiz eta bere atxekixak be emon leikixozen (sentsazionalismo pizkat…), kalidadezko materiala begittantzen jatan.
Halan be, denporiakin eta pazientien komentarixuekin, edukixaz gain beste gauza bat baloratzen ikasi dot: iragarkixak. Kuriosuak dira, hainbat arrazoigaittik:
- 1980 hamarkada hasieran modan zeguazen produktuak ikusi geinkez. Gaur egunian zera baiño zaharraguak diran gauzak, barri-barri.
- Orduko estetikia eta grafismua gaur egunekuakin ondo alderatu leike. Kasu batzutan paradoxak be dagoz: antiajuen iragarki horretan, 1981erako zahartzat hartzen ziran modeluak (“Ruper” tipokuak) modan dagoz oiñ, eta bestiak (“Stevie Wonder” tipokuak) ez.
Hamen doiaz ba, totxua hartu eta lehelengo topau dittudazen iragarki kuriosuenak. Gehixago ikusi nahi badozuez… kontsultara etorri 😉
Lloyds frakak. «Mutilzahar-style» eta gimnasiako maistrak.
Modelo hau txarra urtengo zan kontizu. Kaletik ez da ikusten, ezta garaje zaharretan gordeta be!
Igual papelezkua ez dozue gogoratuko, baiña TB iragarkixan doiñua bai.
Euskal produktua! Ondiok be ba dabizenak, baiña garai barrixetara eguneratuta eta Katalunian.
«Portatilla» esan eta beste gauza bat ulertzen zeben 1981ian. Kontuan hartu denpora-makiñan bidai bat egin ezkeriok!
Gaur egunian, ezkerrekuak gazte itxura gehixago daka eskumakuak baiño!
Deja un comentario.