Zerbikalak malgutzeko ariketak (inprimatzeko)


Argazkiak.org | Zerbikalen errotazioa © cc-by-sa: txikillana

Aurreragokoan ariketa zerbikalenbideo tutoriala argitaratu genuen hementxe. Haren osagarri modura, hemen dituzue bertako ariketa nagusiak (5-1=4), besteak legez paperean inprimatu ahal izan ditzazuen.



Argazkiak.org | Zerbikal gorenen flexioa © cc-by-sa: txikillana

Artrosia ekidin ezinezko prozesu naturala da, ez derrigorrez mingarria. Mugimendu hauekin  orno zerbikalen malgutasuna egokiro mantendu ahal izango dituzu, minik ez izateko prebentzio modura.  Errepikapenak geldiro egin, arnas lasaiarekin lagunduta; hamar bat bider alde bakoitzera. Ariketak egunean birritan egin ditzakezu, goizez eta iluntzean.


Argazkiak.org | Zerbikalen alboratzea © cc-by-sa: txikillana

Ariketa errazak dira, ez zaituzte nekatu behar eta ez dizute minik eman behar (neke, min edo mareaziorik igarriko bazenitu, gelditu ariketa; hobe izango duzu zure fisioterapeutari aholkua eskatzea).


Argazkiak.org | Sorbalden errotazioa © cc-by-sa: txikillana

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*