Zerbikalen estabilizazio ariketak
Gaur aurkezten dizugun ariketa hauek arazo traumatikoen (esgintzeak, etc) zein reumatikoen (artrosia, etc) fase KRONIKOAN erabiltzekoak dira. Arazo hauek delikatu xamarrak direnez, kontuz ibiltzea komeni zaizu: ariketok egin eta gero ondo sentituko bazina… aurrera beldur barik; baina mina gehituko balitzaizu… geldi! (hobe zure fisioterapeutarekin kontsultatzea).
Izan ere, arazo reumatikoak eta traumatikoak anitzak dira eta ezaugarri oso aldakorrak dituzte; ezin dugu beraz denak estandarizatu. Hala ere, ia denek puntu amankomun hau dute: fase AKUTUAN (mina hasiberria eta intentsua denean) muskuluak gogortuak eta mingarriak daude; eta fase KRONIKOAN (mina gutxitzen denean, geroago) muskuluak lasaiago daude eta arazo nagusia bizkarrezurreko inestabilitatea izaten da. Orduantxe izaten dira mesedegarriak ariketa hauek, bizkarrezurra estabilizatzen duten neurrian.
Deja un comentario.