Zoru pelbikoaren tailerrak (Lekeitio & Ondarroa)

EGUNERAKETA: Ondarruko Etxelilan be egingo da zoru pelbikuan tallar bat, 2016ko urtarrillan 19xan hasitta (bixar!!) martitzenero 18:30-19:30. Eskerrikasko Amaia Andonegi irakorliari!

***

Zorionez, azkenaldixan zoru pelbikuan osasunak bere lekutxua hartzen dihardu jentian egunerokuan. Ginekologian aritzen garan osagilliok (eta batez be emagiñak) emondako “matrakiak”, itxuraz, bere eragiña izaten dihardu: horren erakusgarri da datorren hillerako Lekittoko Kiroldegixan hasiko dan tallarra.

zoru pelbikoaren tailerra lekeitio

Egixa esan, zoru pelbikua tratatzen dogunoi ondo etortzen jakuz halako ekimenak. Gure eguneroko biharrian, kontsultan egindakuaz gain pazientiari etxian egitteko moduko ariketak erakustia tratamenduan parte garrantzitsua izaten da. Baiña… egunerokotasunian, arazuak izaten doguz etxeko tratamenduarekingo atxikimenduakin: paziente askok ez dittuez egitten guk agindutako ariketak (ez bakarrik ginekologia arluan; alperkerixa hau espezialidade guztietara zabaltzen da). Eta, danok dakigun legez, ariketak ikastia ez da nahikua izaten: jakitziaz gain, mesede egitteko… egin egin bihar diraz!

Horregaittik, jente askori errezagua egitten jako klase baten apuntatzia, astian halako eta halako egunian egittera konprometiduta. Zentzu horretan, eskertzekuak dira Lekittoko Udal Kirol Erakundiak bultzatu daben honen moduko ekimenak. Erditze ostian arazuekin zabizienoi, zalantza barik, bertan partehartzera animatzen zaittuegu.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*